Namacalathus
Namacalathus Ediacararra garaian bizi izan zen animalia genero bat da, gaur egun iraungita dagoena. Espezie bakarra ezagutzen da, Namacalathus hermanastes. Duela 549 eta 542 milioi urteen artean bizi izan zen.
Namacalathus | |
---|---|
Sailkapen zientifikoa | |
Erreinua | Animalia |
Generoa | Namacalathus [[|]] |
Aurkikuntza
aldatuNamibia hegoaldeko Nama aztarnategian aurkitu zen 2000 urtean (Grotzinger et al.)[1]. Munduan zortzi tokitan bakarrik aurkitu da (Namibia, Kanada[2], Oman[3], Siberia[4] eta Paraguai[5]) eta beti ere Cloudina-rekin batera, arroka berean[2].
Deskribapena
aldatuEskeleto kaltzifikatuaren aztarnak dituen animalia zaharrenetakoa da[6], Namapoikia eta Cloudina-rekin batera, iristear zegoen Kanbriar garaiko animalietan ohikoa zena. Oinak 1-2 mm-ko diametroa ziuen eta 30 mm-ko luzera. Oinaren goikaldean egitura esferikoa zuen sei-zazpi zulo zituena. Tamaina anitzeko esferak aurkitu dira, batazbeste 6,1 mm dutenak, baina 25 mm-ko diametrodunak ere agertu dira. Esferaren gainekaldean zuloa zeukan. Fosiletan esfera zabalik eta itxita aurkitu izan da, hexagono, heptagono, bihotz edo ilargi-erdi itxura agertuz[7].
Gorputza magnesiotan aberatsa den kaltzitaz estalirik zeukan[6], 0,1 mm-ko lodiera duten hormak zituen[4].
Bizimodua
aldatuNamacalathus-ek bizimodu bentikoa zuen. Itsaso hondoan finkaturik bizi zen, rizoide bati lotuta edo agian alga multzo bati lotuta. Eremu desberdin ugari kolonizatzeko gai zen[8].
Taxonomia
aldatuEz da sailkatzeko fosil erraza. Cnidaria filumean sailkatu izan da polipo eta marmokekin batera, gemazioz ugaltzen zela frogatu baita. 2015eko ikerketa batek lofoforoen taldean sartu zuen eskeletoaren itxura eta egitura behatu ondoren[9].
Erreferentziak
aldatu- ↑ Grotzinger, John P.; Watters, Wesley A.; Knoll, Andrew H.. (2000-09). «Calcified metazoans in thrombolite-stromatolite reefs of the terminal Proterozoic Nama Group, Namibia» Paleobiology 26 (3): 334–359. doi: . ISSN 0094-8373. (Noiz kontsultatua: 2019-03-30).
- ↑ a b (Ingelesez) Mountjoy, Eric W.; Hofmann, Hans J.. (2001-12-01). «Namacalathus-Cloudina assemblage in Neoproterozoic Miette Group (Byng Formation), British Columbia: Canada's oldest shelly fossils» Geology 29 (12): 1091–1094. doi: . ISSN 0091-7613. (Noiz kontsultatua: 2019-03-30).
- ↑ (Ingelesez) Matter, Albert; Martin, Mark W.; Ramezani, Jahandar; Bowring, Samuel A.; Schröder, Stefan; Grotzinger, John P.; Amthor, Joachim E.. (2003-05-01). «Extinction of Cloudina and Namacalathus at the Precambrian-Cambrian boundary in Oman» Geology 31 (5): 431–434. doi: . ISSN 0091-7613. (Noiz kontsultatua: 2019-03-30).
- ↑ a b «ScienceDirect» www.sciencedirect.com (Noiz kontsultatua: 2019-03-30).
- ↑ «ScienceDirect» www.sciencedirect.com (Noiz kontsultatua: 2019-03-30).
- ↑ a b Zhuravlev A. Yu.; Wood R. A.; Penny A. M.. (2015-11-07). «Ediacaran skeletal metazoan interpreted as a lophophorate» Proceedings of the Royal Society B: Biological Sciences 282 (1818): 20151860. doi: . PMID 26538593. PMC PMC4650157. (Noiz kontsultatua: 2019-03-30).
- ↑ Watters, Wesley A.; Grotzinger, John P.. (2001-03). «Digital reconstruction of calcified early metazoans, terminal Proterozoic Nama Group, Namibia» Paleobiology 27 (1): 159–171. doi: . ISSN 0094-8373. (Noiz kontsultatua: 2019-03-30).
- ↑ (Ingelesez) Penny, A. M.; Wood, R. A.; Zhuravlev, A. Yu; Curtis, A.; Bowyer, F.; Tostevin, R.. (2017). «Intraspecific variation in an Ediacaran skeletal metazoan: Namacalathus from the Nama Group, Namibia» Geobiology 15 (1): 81–93. doi: . ISSN 1472-4669. (Noiz kontsultatua: 2019-03-30).
- ↑ Zhuravlev A. Yu.; Wood R. A.; Penny A. M.. (2015-11-07). «Ediacaran skeletal metazoan interpreted as a lophophorate» Proceedings of the Royal Society B: Biological Sciences 282 (1818): 20151860. doi: . PMID 26538593. PMC PMC4650157. (Noiz kontsultatua: 2019-03-30).