Naitō Masatoyo (japonieraz: 内藤昌豊?, 1522-1575eko ekainaren 29a) Japoniako historiako Sengoku aroan, Takeda klana zerbitzatzen bizi izan zen samurai japoniar bat izan zen.

Naitō Masatoyo

Bizitza
Jaiotza1522
Herrialdea Japonia
Heriotza1575eko ekainaren 29a (52/53 urte)
Familia
AitaQ11479632
Anai-arrebak
Familia
Jarduerak
JarduerakSamuraia

Masatoyo, Takeda Shingenen jeneralik konfidantzazkoenetako bat izan zen, eta, beraz, Takeda Shingenen hogeita lau jeneraletako bat bezala errekonozitua izan zen.

Biografia aldatu

Masatoyo, Takeda Nobutoraren zerbitzaria zen Kudō Toratoyoren bigarren semea izan zen, eta bere lehen izena, Kudō Sukenaga izan zen. Familiaren patua, Toratoyok, bere maisuarekin desadostasunak izan zituenean aldatu zuen, honegatik, hila izan zelarik. Sukenagak eta bere anaiak, Takeda klanetik ihes egin zuten. Nobutora, bere seme Takeda Shingenek erbesteratu ondoren, azken honek, itzultzeko deitu zituen Kudō anaiak, euren lurrak itzuliz eta euren familia berrezartzea baimenduz. Kudōtarrak, 50 soldaduko zalditeria baten buru jarriak izan ziren, eta samurai-taisho (侍大将) maila eman zitzaien. 1566an, Kōzuke probintziako Minowa gaztelua eman zioten. Takeda Shingenek, bere laugarren seme Takeda Katsuyoriren jagole izendatu zuen.

Mikatagaharako guduan, Tokugawa Ieyasuren tropen aurkako eraso baten buru izan zen, eta, 1575eko Nagashinoko guduan, erasoaren buruan egon zen, gudu honetan, gezikada ugari jaso zituelarik, eta, azkenik, Asahina Yasukatsuk burua moztu ziolarik.