Ireki menu nagusia

Nafarroako Kontserbatorioa

Nafarroako Kontserbatorioa, (ofizialki Nafarroako Goi Mailako Musika Kontserbatorioa[1]) Iruñeko musika irakaskuntza zentru bat da.

Nafarroako Goi Mailako Musika Kontserbatorioa
Nafarroako Musika Kontserbatorioko Pablo Sarasate
Pamplona - Antiguo Conservatorio Navarro Pablo Sarasate 1.jpg
Kontserbatorioaren aitzinako eraikina, izena zor dion musikagilearen irudiarekin.
Kokapena
Herrialdea Espainia
Autonomia Nafarroa Garaia
Koordenatuak 42° 48′ 28″ N, 1° 40′ 39″ W / 42.807777777778°N,1.6775°W / 42.807777777778; -1.6775Koordenatuak: 42° 48′ 28″ N, 1° 40′ 39″ W / 42.807777777778°N,1.6775°W / 42.807777777778; -1.6775
Historia eta erabilera
Arkitektura
Webgunea https://csmn.educacion.navarra.es/web1/Nafarroako Goi Mailako Musika Kontserbatorioa
Webgune ofiziala

HistoriaAldatu

Kontserbatorioaren historiaren hastapenak XIX. mende erdialdekoak dira, 1859an sortu baitzen Iruñeko Udal Musika Eskola. Eskola hura kontserbatorio bihurtu zen 1957ko abenduan[2]. Pablo Sarasate Musika Kontserbatorioa zeritzon orduan, eta Vinculo plazan kokatua zen. Izena Pablo Sarasate musikagile eta biolinjolearen omenez hartu zuen.

389/1992 Errege Dekretuak graduak banatzea ekarri zuen, eta ondorioz kontserbatorioa bi zatitan banatu zen 1990an, Nafarroako Goi Mailako Musika Kontserbatorioa eta Pablo Sarasate Musika Kontserbatorio Profesionala sortuz. Banaketa administratiboa zen batez ere, bi eskolak eraikin berean baitziren[3].

2003an Kontserbatorio Profesionala kale nagusiko eraikin batera mugitu zenean bereizi ziren fisikoki bi eskolak.

2007-2008 ikasturtean eskolaren 150. urteurrena ospatu zuten.

2011-2012 ikasturtean Iruñeko "Musikaren Hiria" deritzon tokiko egoitza batean kokatu da Kontserbatorioa, Kontserbatorio Profesionalaren alboan.

ErreferentziakAldatu

  1. «Conservatorio Superior de Música de Navarra – Sitio web del Conservatorio Superior de Música de Navarra» csmn.educacion.navarra.es . Noiz kontsultatua: 2019-11-10.
  2. (Gaztelaniaz) Moreno Moreno, Berta, «El Conservatorio Profesional de Musica Pablo Sarasate», Auñamendi Entziklopedia, . Noiz kontsultatua: 2019-11-10.
  3. Arbizu López, Carmen, «Nafarroako Goi Mailako Musika Kontserbatorioa», Auñamendi Entziklopedia, . Noiz kontsultatua: 2019-11-10.