Nafarroa Arena pilotalekua

Nafarroa Arenako frontoia erabilera anitzeko Nafarroa Arena pabiloaren part frontoia da. Eraikina Iruñeko kanpoaldean dago, eta 3.000 lagunentzako lekua du.[1] 2.000 besaulki bilkor ditu, erdiko pistara eta frontoira bideratutako harmaila teleskopikoei esker. Harmaila hori sotoan ezkuta daiteke, lehen aipatutako pabiloiko bi pistak bateratuta. Harmailen banaketak jokotik hurbil egotea eta kantxaren ikuspen ona ahalbidetzen du.

Nafarroa Arena frontoia
Kokapena

Ekipamendua eta zerbitzuak aldatu

Nafarroa Arenak eraikin osoan emititzeko aukera ematen duen soinu-sistema bat dauka, eremuka doitzeko aukerarekin. Frontoiak 6x4 m-ko bi LED pantaila ditu, ikus-entzunezko edukia eta markatzailea transmititzeko gaitasuna dutenak. Gainera, frontoiak pilotari eta epaileentzako aldagela osoak, pilotarientzako beroketa gunea, armairuak, erizaintza, kafetegia eta barra, prentsa aretoa eta prentsa aulkiak baditu. Gainera, sistema geotermikoei eta biomasarekin beroa sortzeko sistemei esker azpiegitura jasangarria da.[2][3]

Inaugurazioa aldatu

Nafarroa Arenako frontoiaren inaugurazioa irailaren 29an izan zen, Masters Codere Finalarekin.

Erreferentziak aldatu

Ikus, gainera aldatu

Kanpo estekak aldatu