Mumblecore zinema independentearen azpigeneroa da. Film hauetan antzezpen eta elkarrizketak naturalak dira, batzutan bat-batean sortuak. Genero honetan, bestetik, argumentuaren gainetik elkarrizketak zein pertsonen arteko harremanek dute nagusitasuna. Zinema independentean ohikoa den moduan, aurrekontu baxuak dituzte film hauek. Protagonistek 20-30 urte arteko tartean egoten dira. Hona hemen generoarekin lotuak izan diren zuzendari batzuk: Andrew Bujalski, Lynn Shelton, Mark Duplass, Jay Duplass, Greta Gerwig, Aaron Katz, Joe Swanberg eta Ry Russo-Young. Askotan, zinegile hauek mumblecore etiketa ez dute onartzen. Generoak garrantzi handia lortu zuen Ameriketako Estatu Batuetan, baita ere Indian eta Alemanian.

Historia aldatu

 
Lynn Shelton zuzendaria 2012an.

Andrew Bujalski sarritan "Mumblecore Aitaponte" gisa hartua izan da.[1] 2002an egin zuen Funny Ha Ha filma orokorrean genero honen lehen filma gisa onartua izan da. [2]

2005ean, South by Southwest Film Festival-ek mugimenduko film batzuk erakutsi zuen, tartean Buljaskiren bigarren filma, Mutual Appreciation. Zinemaldi berean Mark Duplass & Jay Duplassen The Puffy Chair eta Joe Swanbergen Kissin on the Mouth erakutsi ziren. Zinemaldi hartan "mumblecore" kontzeptua sortu zen.

Ezaugarri batzuk aldatu

  • Argumentua baino gehiago pertsonaiek hartzen dute garrantzia. Askotan ez daude benetako istoriak.
  • Aurrekontu baxuak
  • Aktore ez-profesionalak, batez ere hasieran.
  • Bat-batekotasuna
  • Dokumentalaren estetika. Kamerak eskuz erabilitakoak.
  • Zoom ugari.
  • Eszenatoki arruntak: gelak, jangelak, etxe barrukoak...
  • Soinu banda eskasak, daudenean.

Azken urtetan aldatu

Kritikari batzuen ustez Mumblecore zinema 2010 inguruan amaitu zen, zuzendarien jatorrizko taldea aurrekontu handiagoko filmak egiten hasi zenean, argumentu dibertsifikatuagoekin eta zinemagintzarako hurbilketa konbentzionalagoarekin. Kentucker Audley, Amy Seimetz, Sean Price Williams, Alex Karpovsky, Alex Ross Perry eta [[Kate Lyn Sheil] bezalako zinemagileak "mumblecore ostekotzat" jo zituzten.

Fillm eta telesailen zerrenda bat aldatu

Erreferentziak aldatu

Kanpo estekak aldatu