Muñeca brava Argentinako telesaila da. Raúl Lecounak ekoitzi zuen Telefe katearekin batera. 1998tik 1999ra estreinatu zen. Oso arrakastatsua izan zen Argentinan balorazioaren arabera: lehen kapituluan 20 puntu inguru lortu zituen[1]. Nazioko eta nazioarteko sari ugari jaso zituen eta 80 herrialde baino gehiagotara esportatu eta 50 hizkuntza baino gehiagotara itzuli da[2].

Muñeca brava
Jatorria
Jatorrizko hizkuntzagaztelania
Jatorrizko herrialdeaArgentina
Sasoi kopurua1
Atalak270
Ezaugarriak
Genero artistikoatelenobela
Hizkuntzagaztelania
Iraupena42 minutu
Antzezlea(k)
Emanaldia
Jatorrizko igorlea Telefe
Hasiera-data1998ko azaroaren 16a
Amaiera-data1999ko abenduaren 17a

IMDB: tt0202197 Allocine: 7869 Edit the value on Wikidata
kronologia
Muñeca brava Cabecita (en) Itzuli

Argumentua aldatu

Oharra: Atal honek istorio osoa edo amaiera argitzen du.

Telesailaren pertsonaia nagusia Milagros gaztea da, jaiotzean umezurtz geratu zena. 18 urte bete arte moja-etxe batean bizi izan zen beste umezurtz batzuekin. Arku sozialaren kontrako muturrean Ivo eta bere familia daude. Euren etxean neskame joan zen Mili. Aberatsak eta boteretsuak izan arren, harreman oso gatazkatsuak dira, batez ere Federico Di Carlorenak (Ivoren aita) bere familia osoarekin, argi mespretxatzen dituenak. Familiak beste hainbat zerbitzari ere baditu. Argumentu nagusia Ivo eta Miliren arteko amodio-harreman zaila da, hauen desberdintasun sozialengatik zaildua lehenik, gero anai-arrebak direla sinesteagatik eta azkenik Ivoren ezkontza iheskorragatik.

Aktoreak aldatu

Soinu-banda aldatu

  • Cambio dolor (Natalia Oreiro)
  • Y quisiera (Ella Baila Sola)
  • A fuego lento (Rosana)
  • Penélope (Diego Torres)
  • Cuanto amor me das (Eros Ramazzotti)
  • Te perdí (Chris Duran)
  • Desesperadamente enamorado (Jordi)
  • Nunca te olvidaré (Enrique Iglesias)
  • Como te voy a olvidar (Los Ángeles Azules)
  • Corazón partío (Alejandro Sanz)
  • Se me antoja (Francisco Céspedes)
  • Bésame mucho (Luis Miguel)
  • Pienso en ti (Chayanne)
  • Olvidarte (Ricardo Arjona)
  • Decir adiós (Carlos Ponce)
  • Dónde van (Diego Torres)
  • Cómo un ángel (Fabrizio Casalino)
  • Si tú no estás (Franco De Vita)
  • La puerta del amor (Nino Bravo, Marcos Llunas)
  • En ausencia de ti (Laura Pausini)
  • Cómo un ángel (Fabrizio Casalino)

Erreferentziak aldatu

  1. (Gaztelaniaz) «"Muñeca brava", primera» La Nación.
  2. (Gaztelaniaz) «Las telenovelas hispanas más famosas de todos los tiempos en fotos» Terra USA jatorrizkotik artxibatua (artxibatze data: 2014/05/04).

Kanpo estekak aldatu