Mozkin-marjin edo irabazi-marjina, salmenta-prezioaren, BEZ gabe, eta produkzio-kostuaren edota produktu baten prezioaren arteko aldea da.

Marjina desberdinak kalkulatzea posible da produktuari esleitutako kostuaren arabera:

  • Marjina gordina: Ondasun edota zerbitzu baten salmenta prezioaren ( BEZ gabe) eta produktu horren, erosketa-prezioaren arteko aldea da. Marjina gordin hau, zerga aurreko mozkinaren marjina bat da eta unitarioa izan ohi da. Diru-unitateetan adierazten da.
  • Marjina garbia: Zerga ondorengo marjina da. Hau da, produktu unitateko marjina gordina ken produktuari aplikatzen zaizkion zergak. Halaber, diru-unitateetan adierazten da.

Kostu eta sarrerak aldatu

Edozein enpresa edo negozioren oinarrizko teoria ekonomikoan, bi oinarrizko kontzeptu daude:

  • Kostuak: Enpresako kideek ematen duten kapital edota balioa, jarduera ekonomikoa, produktiboa edo komertziala egin ahal izateko. Soldata ordainketa, material erosketa eta beharrezko gastuetarako izan daiteke.
  • Sarrerak: Jardueraren garapenetik sortutako diru-sarrerak.

Irabaziak aldatu

Irabazien marjina, irabazi gordina edo gainbalioa, enpresak irabaztea espero duen diferentzia positiboa da, kostu totalei diru sarrera totalak kenduta, aldi jakin batean.

Denboraldi hau, “kontabilitate epea” deritzona, enpresa gehienetan urtekoa izan ohi da, eta besteetan aldiz, sei hilekoa edo hiru hilekoa.

Erreferentziak aldatu

Kanpo estekak aldatu

  Artikulu hau ekonomiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.