Mos Eisleyko taberna Star Wars film sagan (Star Wars IV. Atala: Itxaropen Berria atalean), aisialdigune bat zen, legez kanpo zegoen jendea biltzen zena. Tatooine planetako Mos Eisley portuan kokatua zegoen. Taberna hau Chalmun izeneko wookiee baten jabetzakoa zen.

Luke Skywalker eta Obi-Wan Kenobi tabernara Alderaanera eramango zituen pilotu baten bila sartu zirenean, bezero dibertsitate handia zegoen. Horien artean Momaw Nadon, Takeel, Kabe, Muftak, Kitik Keed'kak, Melas, Ketwol, Myoo, Feltipern Trevagg, Labria, Nabrum Leids, Bo-Shek, Djas Puhr, Dr. Evazan, Ponda Baba, Han Solo eta Chewbacca zeuden.

Taberna Fingrin D'an taldearen zuzeneko musikak girotzen zuen (benetan John Williamsek idatzitako musika zen, gainontzeko soinu banda bezala, baina oso erregistro ezberdinean, jazzaren eragin handiagoaz musika sinfonikoarenaz baino). Barran, Wuherrek trago exotikoak zerbitzatzen zituen, segundo bakar batean espezie bat hil zezaketenak edo beste bat estasira eraman zezaketenak.

Obi-Wan Kenobi eta Luke Skywalkerrekin eginiko negoziaketen ondoren, Han Solo taberna barnean harrapatu zuen Greedok, Jabba Huttaren zerbitzura zegoen ordainsari bilatzaile bat. Eztabaida baten ondoren, Han Solok Greedo hil zuen bere laserrezko pistolarekin.

Kanpo estekak aldatu