Morquio sindrome
Morquio sindromea edo Mukopolisakaridosi IV tipoa edo MPS IV, desorden metaboliko bat da, honetan gorputzean gertatutako erreakzio kimiko anormalek prozesu metaboliko normala burutzea eragozten dute. Gen bakarreko anomalia hereditarioa bezala ere definitu daiteke, haietako gehiengoa autosomiko errezesiboak baidira.
Morquio sindrome | |
---|---|
Deskribapena | |
Mota | mucopolysaccharidosis (en) eritasuna |
Espezialitatea | endokrinologia |
Asoziazio genetikoa | |
Identifikatzaileak | |
GNS-10-MK | E76.219 eta E76.210 |
GNS-9 | 277.5 |
OMIM | 253000 eta 253010 |
DiseasesDB | 30807 eta 30806 |
MedlinePlus | 001206 |
eMedicine | 001206 |
MeSH | D009085 |
Disease Ontology ID | DOID:12804 |
Izena gaixotasun hau lehenbizikoz deskribatu zuen Luis Morquio uruguaiar medikuaren omenez darama.
Sintomak
aldatuHezurduran anomalia larriak sortzen ditu, batzutan taila baxua eta nanismoa, bizkarrezurraren desitxuraketa, tartean eskoliosia eta zifosia, entzumenaren galera, kornearen opakotasunaren ondoriozko ikusmen anomaliak, baita lesio hepatikoak, bihotzekoak eta arnas aparatukoak ere. Horregatik gaixotasun hau duten pertsonen bizi itxaropena 40 urte ingurukoa da.