Morfina (Santiago Rusiñol)

Morfina, jatorriko izenburua gaztelaniaz La Morfina XIX. mende amaierako eta XX. mende hasierako Santiago Rusiñol egile katalanaren margolan ezaguna da, egile honen garrantzitsuenetariko bat. Morfina 1894an margotu zuen.

Morfina
Jatorria
Sortzailea(k)Santiago Rusiñol
Sorrera-urtea1894
MugimenduaArt Nouveaua
Jatorrizko herrialdeaEspainia
Ekoizpen lekuaParis
Ezaugarriak
Materiala(k)olio-pintura eta Margo-oihala
Dimentsioak885 (altuera) × 1.152 (zabalera) mm
Egile-eskubideakjabetza publiko
Deskribapena
Kokapena
LekuaCau Ferrat Museum (en) Itzuli
BildumaCau Ferrat Museum (en) Itzuli
Inbentarioa30.715

Azalpenak aldatu

Egileak ondo asko ezagutzen zuen morfinaren mundua ezen bera droga horren erabiltzaile izan baitzen. XIX. mendearen bukaeran morfina aberatsen artean modako droga bihurtu zen. Hasieran, analgesiko moduan erabiltzen bazen, laster pertsona haiek adikzioan erortzen ziren eta urtetan morfinarekiko dependentziapean gelditzen ziren. Emakumeen artean ere zabaldu zen droga hau nahiz eta ondo ikusita ez egon.

Margolan honetan intimitateko irudi bat dakusagu. Gazte batek, antza gaixoa (horrela adierazten du manta baten hori kolorea), morfina dosia hartu ondoren haren eragina ezagutzen ari da; azken hau eskuaren gogortasunean eta aurpegieran ikus daiteke; modu batez orgasmo bat ematen du eta hortik dator margolanak trasmititzen duen ezinegona. Irudia erotikoa da: neska gaztea da, kamisoi batez jantzita, ilea nahasia...[1]

Santiago Rusiñolek ere margolan hau baino lehen "Morfina aurretik" izeneko beste bat egin zuen; hartan neska bera morfina prestatzen ikus daiteke.[2]

Egilearen sinadura beheko eskuineko izkinan irakur daiteke.

Erreferentziak aldatu

Kanpo estekak aldatu