Monosarios
Euskal Herriko mendia
Monosarios edo Maular, Nafarroa Garaian dagoen euskal mendia da.
Monosarios | |
---|---|
Datu orokorrak | |
Garaiera | 1.068 |
Mota | mendi |
Geografia | |
Koordenatuak | 42°49′16″N 2°00′25″W / 42.821°N 2.007°W |
Mendikatea | Andimendi |
Herrialdea | Euskal Herria |
Foru erkidego | Nafarroa Garaia |
Mendizaletasuna | |
Mendikat | Mendikat |
Otsanzuloko sakanak bereizten ditu Ibarrola eta Monosarios gainak Trinidade mendietatik.
Normalean, Lizarragako mendateko errepidetik Malkaxko-Trinidade gainetara abiatzen diren mendizaleek ezikusiarena egiten diete bi gain hauei, baina parada polita izan daitezke txangoa luzatzeko, edo besterik gabe, goiz bateko txango labur bat egiteko inguru eder batean.