Monolink, Steffen Lincken izen artistikoa da, Liveact alemaniarra, kantautorea eta musika elektronikoaren ekoizlea; techno, ambient, elektronika eta house generoetan espezializatua.

Monolink

(2017)
Bizitza
JaiotzaAlemania, 1989 (34/35 urte)
Jarduerak
Jarduerakegile abeslaria, disko-ekoizlea eta disc jockeya

mono.link
IMDB: nm6485122 Musicbrainz: 7ebdcb79-22df-4111-924e-23306bcaf776 Songkick: 8286163 Discogs: 172412 Edit the value on Wikidata

Ibilbide musikala

aldatu

Berlingo eszena elektronikoko kide izanda, Monolink berehala aldendu zen DJ klasikotik, eta bere estilo propioa sortu zuen zuzeneko ahots eta instrumentuen konbinazio batekin.[1] SF Weekly aldizkariak deskribatzen duenez, "erlaxazio bidaia bat ahots teutoniko batekin".[2] Monolinkek beste talde elektroniko batzuekin kolaboratu zuen, besteak beste, Acid Paulirekin.[3]

2018an argitaratu zuen bere lehenengo diskoa, Amniotic. Grabazioak kantautoreen tradizioa eta dantzarako musika elektronikoa uztartzen ditu, non techno, elektronika eta ambient generoak Leonard Cohen eta Bob Dylanen eraginekin nahasten diren.[4] Bi abestien aurkezpenetan, "Sirens" eta "Swallow" Alemaniako iTunes elektronikoaren zerrendan lehenengo postuan jarri ziren. EDM Identity-ren blogean agertutako diskoko kantuen kritika, "taupada hipnotikoz eta ahotsez" eta "soinu melodiko sakon eta zoriontsuen nahasketa" gisa deskribatzen ditu.[5]

Monolink Coachella Valley Music-eko 22.urtean eta Arte Jaialdian aritu zen, 2023ko apirilean.[6]

Diskografia

aldatu

Albumak

aldatu
  • Amniotic (2018)
  • Under Darkening Skies (2021)

Single-ak

aldatu
  • The End (with Acid Pauli) (2015)
  • Sirens (2017)
  • Swallow (2018)
  • Father Ocean (2018)
  • Rearrange My Mind (2019)
  • Black Hole (with Ben Böhmer) (2019)
  • Sinner (2020)
  • Otherside (2020)
  • The Prey (2021)
  • Harlem River/Falling (2021)
  • Turning Away (2021)
  • Don't Hold Back (2021)
  • Beyond Control (with NTO) (2021)

Erreferentziak

aldatu
  1. Fox, Jeffrey L.. (2009-06-01). «After April Debut, H1N1 Influenza Virus Proves Deadly, Spreads Rapidly» Microbe Magazine 4 (6): 258–258.  doi:10.1128/microbe.4.258.1. ISSN 1558-7452. (Noiz kontsultatua: 2023-05-09).
  2. Frezza, Eldo E.. (2018-12-12). «Will Any Healthcare Ever Work? Single Payer?» The Healthcare Collapse (Productivity Press): 171–176. ISBN 978-0-429-50692-5. (Noiz kontsultatua: 2023-05-09).
  3. Canido Muiño, Elena. (2022-12-15). «“Shaking the wings of their terrible youths”: Exploring References and Allusions in Hozier’s Eponymous Debut Album (2014)» Études irlandaises (47-2): 107–121.  doi:10.4000/etudesirlandaises.13453. ISSN 0183-973X. (Noiz kontsultatua: 2023-05-09).
  4. Fox, Jeffrey L.. (2009-06-01). «After April Debut, H1N1 Influenza Virus Proves Deadly, Spreads Rapidly» Microbe Magazine 4 (6): 258–258.  doi:10.1128/microbe.4.258.1. ISSN 1558-7452. (Noiz kontsultatua: 2023-05-11).
  5. Pacheco Pailahual, Stefanie; Pailahual Hernández, Katherin. (2018-12-30). «Identidad, autorepresentación y discurso decolonial en las letras del albúm debut del grupo Mapuche Peumayen» Arte y Políticas de Identidad 19: 183–200.  doi:10.6018/reapi.359871. ISSN 1989-8452. (Noiz kontsultatua: 2023-05-11).
  6. Luna, Rudy; Basil, Barbara; Ewbank, Davis; Mizrahi, Moshe; Ngwenya, Laura; Foreman, Brandon. (2023-04-25). «The Use of Standardized Interpretation & Reporting for Multimodality Neuromonitoring (P11-7.004)» Wednesday, April 26 (Lippincott Williams & Wilkins)  doi:10.1212/wnl.0000000000202001. (Noiz kontsultatua: 2023-05-11).

Kanpo estekak

aldatu