Soinu monoaural

Mono soinu» orritik birbideratua)

Soinu monoaural edo monofonikoa (askotan mono gisa laburtua) kanal batek soilik definitzen den soinua da, mikrofono bakarrarekin edo nahasketa mahaian nahita hala grabatutakoa[2].

Philips irrati zahar bat. Bozgorailu bakarra eta soinu monoaurala zeukaten garai zaharretako irrati-hargailu handiek.[1]

Soinu monofonikoak entzumen estereofonikoak ematen duen sentsazio espaziala falta du. Mono sistemak belarri bakarrarekin entzundakoaren antzeko soinua sortzen du.

Musikaren munduan, lehendabiziko grabaketa estereofonikoa 1957an egin arte, grabaketak beti monoauralak izaten ziren, alegia, kanal bakarrekoak[3].

Erreferentziak aldatu

  1. Iñaki, Azkune Mendia. (1999-03-01). «DAB edo irrati digitala» Zientzia.eus (Noiz kontsultatua: 2023-06-02).
  2. «kontzeptuak: - 2015-16 Iker G. IKT 2» sites.google.com (Noiz kontsultatua: 2021-01-23).
  3. Manex, Urruzola Arrate. (2008-09-01). «Murgildu soinuaren dimentsioetan» Zientzia.eus (Noiz kontsultatua: 2021-01-23).

Kanpo estekak aldatu