Monero

Bizidunak sailkatzeko erabili izan den bost erreinuko ereduan, prokarioto guztiak biltzen zituen erreinua.
Monera» orritik birbideratua)

Moneroak dagoeneko zaharkituta geratu den taxonomia multzo bat da, eta bizidunen bost erreinuetako bat zela jotzen zen. Moneroen erreinuan sartuta zeuden zelula antolakuntza prokariota duten organismo gehienak (hau da, nukleorik gabeko zelula antolakuntza dutenak). Horregatik, erreinu horri prokariota edo prokariotak ere esaten zitzaion.

1990ean ezarritako lau domeinuko sistemarekin[1][2], ordu arte moneroen artean sartutako organismoak bi domeinutan banatu ziren: arkeobakterioak eta bakterioak (eta eukariotak dira hirugarren domeinua). Izan ere, arkeobakterioak eta bakterioak euren artean duten harremana ez da arkeobakterioek eta eukariotoek elkarrekin dutena baino handiagoa[3]. Hala ere, gaur egun testu-liburu askotan agertzen den kontzeptua da.

ErreferentziakAldatu

  1. (Ingelesez) Woese, Carl R.; Fox, George E.. (1977-11-01). «Phylogenetic structure of the prokaryotic domain: The primary kingdoms» Proceedings of the National Academy of Sciences (11): 5088–5090 doi:10.1073/pnas.74.11.5088 ISSN 0027-8424 PMID 270744 PMC PMC432104 . Noiz kontsultatua: 2020-04-22.
  2. (Ingelesez) Woese, C. R.; Kandler, O.; Wheelis, M. L.. (1990-06-01). «Towards a natural system of organisms: proposal for the domains Archaea, Bacteria, and Eucarya.» Proceedings of the National Academy of Sciences (12): 4576–4579 doi:10.1073/pnas.87.12.4576 ISSN 0027-8424 PMID 2112744 PMC PMC54159 . Noiz kontsultatua: 2020-04-22.
  3. (Ingelesez) Sapp, Jan. (2005-06-01). «The Prokaryote-Eukaryote Dichotomy: Meanings and Mythology» Microbiology and Molecular Biology Reviews (2): 292–305 doi:10.1128/MMBR.69.2.292-305.2005 ISSN 1092-2172 PMID 15944457 PMC PMC1197417 . Noiz kontsultatua: 2020-04-22.

Kanpo estekakAldatu