Moai Paro
Moai Paro izenekoa, Txileko Pazko uhartean aurkitzen diren 1000 moai (harrizko estatua monolitikoak) amaituetatik garaiena da.
Moai Paro | |
---|---|
Jatorria | |
Ezaugarriak | |
Estatu burujabe | Txile |
Eskualdea | Valparaíso eskualdea |
Probintzia | Isla de Pascua Province |
Txileko komuna | Isla de Pascua |
Ezaugarri arkitektonikoak
aldatuMonolitoa egiteko erabili zen materiala, Rano Raraku sumendi-harrobitik ekarritako toba bolkanikoa izan zen. 10 tona baino gehiagoko pisua duen Pukao (harri gorrizko motots edo kapelua) koroatua dago, Puna Pao sumendiaren kraterretik ateratako materialez egina dagoena. Hamaika metroko altuera eta 85 tonako pisuarekin, Moai Paroa, uhartearen iparraldeko kostaldean dagoen Ahu Te pito kura plataformako moaien zati da.
Kontserbazioa
aldatuGaur egun, botata eta hiru zatitan zatitua dago.
Sinbologia
aldatuMoaien esanahi sinbolikoa zein den ezagutzen ez den arren, zenbait teoria daude estatua hauei buruz. Horietatik hedatuenak, estatuak, uharteko biztanle polinesiarrek XII. mendea eta XVII. mendearen artean eraiki zituztela dio, hildako arbasoen irudikapen bezala, euren mana edo naturaz gaindiko boterea euren oinordekoei igortzeko moduan.