Mixomatosi

Untxiaren gaixotasun infekzioso eta kutsakorra, Leporipoxvirus generoko Mixoma birusak eragiten duena.

Mixomatosi untxiaren eritasun kutsakorra da, birus batek eragina, eta, sarritan, heriotza dakarrena. 1898an aurkitu zuen Sanarellik mixomatosia eragiten duen birusa. 1952an sartu zen eritasuna Europara. Zuzenean edota eltxo baten bidez hedatzen da.[1]

Mixomatosi duen untxi baten burua.

1950ean Australian birusa propio sartu zuten, bertoko untxi populazioa kontrolatzeko asmotan. Oso eraginkorra izan zen, bi urtetan 600 miliotatik 100 miliotara pasa baitziren. Hala ere, bi hamarkadetan, immunitate partziala sorraraztea lortu zuten.[2]

Erreferentziak

aldatu

Kanpo estekak

aldatu


  Artikulu hau medikuntzari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.