Miru buztan (mihiztadura)

mihiztadura mota

Miru buztana, batzuetan mirubuztana, pieza ar batez eta pieza eme batez eginiko mihiztadura mota bat da[1], miruaren buztanaren itxura duena, hots, trapezoidala. Ohikoa da zurgintzan, baina hargintzan eta burdingintza ere erabiltzen da.

Miru buztana

Mihiztatzeko erabiltzen da, beste piezaren tamaina berdineko zulora egokituz, hartara estu lotu dadin, irten edo mugitu gabe.

Miru-buztaren alde inklinatuek trakzioarekiko erresistentzia indartzen dute, mailu edo aizkora baten kirtenean sartutako ziri batean bezala. Horrela, aho-zirikako mihiztaduran ez bezala, miru buztan mihiztadura alboko indarrei ez ezik, zeharkako eta trakzioko indarrei ere eusteko gai da.

Miru-buztanaren teknika, beharbada, historia idatzia baino lehenagokoa da. Lehen adibide ezagunetako batzuk Antzinako Egiptoko altzarietan daude, Lehen dinastiako momiekin bâtera lurperatu zirenak. Beste antzinako adibide batzuk dira Txinako enperadoreen hilobiak eta Indiako Vazhappally Maha Siva tenpluko harrizko zutabe bat.

Erreferentziak aldatu

  1. Miru buztan azpisarrera Euskaltzaindiaren hiztegian.

Kanpo estekak aldatu