Minsk II bake-akordio bat izan zen, Ukrainako, Errusiako, Alemaniako eta Frantziako ordezkariek 2015eko otsailaren 12an sinatu zutena, Donbasseko gerrari irtenbide politikoa emateko. Bake bilkura Minsken egin zen, Bielorrusiako hiriburuan, 2014ko irailaren 5ean sinatutako Minskeko protokoloaren porrotaren ondoren.[1]

Minsk II
Irudia
Motatratatu
Honen parte daDonbasseko gerra (2014) eta Minsk agreements (en) Itzuli
Data2015eko otsailaren 12a
KokalekuIndependence Palace, Minsk (en) Itzuli
Lanaren edo izenaren hizkuntzaerrusiera
Kronologia
Minsk Summit (en) Itzuli

Akordioaren testua

aldatu

Hamahiru puntu hauek zituen:[2]

  1. 2015eko otsailaren 15eko 00:00etatik aitzinera, berehalako su-etena ezarriko da Donetskeko eta Luhanskeko eremu jakin batzuetan.
  2. Bi aldeek arma astun guztiak erretiratuko dituzte distantzia berera, 100 milimetro edo gehiagoko kalibreko artilleriarekiko 50 kilometroko segurtasun eremu bat sortzeko. Gobernuaren indarrei dagokienez, egungo posizioetatik hasi beharko dute erretiratzen; matxinoek, berriz, 2014ko irailaren 19ko Minskeko Memorandumean hitzartutako banaketa lerrotik. Prozesu hori, gehien jota, su-etena indarrean sartu eta bi egunera hasi beharko da, eta bukatu, berriz, hamalau egun baino lehen.
  3. ESLA arduratuko da su-etena eta arma astunen erretiratzea gainbegiratzeaz.
  4. Elkarrizketa bat hasiko da; alde batetik, matxinoen esku dauden eremuetan hauteskunde lokalak egiteko Ukrainako legediari eta 2014ko autogobernu legeari jarraituz, eta, bertzetik, eremu horien estatusa erabakitzeko.
  5. Amnistia orokor bat ezarriko zaie Donetskeko eta Luhanskeko gatazketan parte hartu duten guztiei.
  6. Bi aldeek gatibu guztiak aske utzi beharko dituzte, eta gerra presoak trukatu.
  7. Nazioarteko mekanismo baten bidez giza laguntza ailegatzea bermatu beharko dute bi aldeek.
  8. Ukrainaren eta eskualde horien artean harreman ekonomikoak berrezartzeko programa bat hitzartu beharko dute, ordainketa sozialak, pentsioak eta banku zerbitzuak barne.
  9. 2015 bukaerarako, Ukrainak Errusiarekiko mugaren kontrol osoa hartuko du gatazka lekuetan. Puntu hau 11. puntua betetzeak baldintzatuko du.
  10. Ukrainan dauden atzerriko talde armatuak, mertzenarioak eta armamentua erretiratu eta armagabetuko dituzte bi aldeek, ESLAk gainbegiratuta.
  11. 2015a bukatu baino lehen konstituzioa erreformatu beharko da, Donetsken eta Luhansken matxinoen esku dauden eremuen berezitasunak kontuan hartuko dituen deszentralizazioa ezartzeko.
  12. Hauteskunde lokalak egin beharko dira matxinoen eremuan, bertako ordezkariek eta Ukrainako Gobernuak adostuta, eta ESLAk zainduta.
  13. Harremanetarako Taldean lan taldeak osatuko dira, neurri guztiak beteko direla bermatzeko.

Erreferentziak

aldatu
  1. Garcia, Adrian. Indar erakustaldia Ukraina ekialdean, Minskeko bake bilkuraren atarian. Berria, 2015eko otsailak 11, CC BY-SA 4.0, berria.eus (Noiz kontsultatua: 2022-2-25).
  2. Minks II akordioa. Berria, 2015eko otsailak 13, CC BY-SA 4.0, berria.eus (Noiz kontsultatua: 2022-2-25).

Kanpo estekak

aldatu