Minimal art Amerikako pintura- eta eskultura-mugimendua, 1960 inguruan New Yorken sortua. Espresionismo abstraktuaren subjektibotasunaren eta erromantizismoaren aurka sortu zen, eta artearen izaera anonimoa azpimarratu zuen, sarritan forma erraldoi, geometriko eta kolore soilez, obraz kanpoko erreferentziak deuseztatzeko asmoz. Arte-mugimendu honetako eskulturari dagokionez, Carl Andre, Donald Judd, eta Tony Smith izan ziren artista nagusiak, eta margolariak, berriz, Ellsworth Kelly, Kenneth Noland eta Frank Stella.

Donald Judden eskultura bat (“Objektu izenburugabea”), Hagan

Erreferentziak aldatu

Kanpo estekak aldatu