Minervina
Konstantino Handiaren lehen semearen ama
Minervina Konstantino I.a Handia enperadorearen lehen emaztea izan zen. Nahiz eta batzuek aristokraziako partaidea zela esan, beste batzuek ez duten emakume legitimotzat hartzen, ohaide soiltzat baizik. Bigarren tesi honek bere bizitza pribatuari eta jatorriari buruz dagoen dokumentazio eskasa justifikatuko luke.[1][2]
Minervina | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | III. mendea |
Herrialdea | Antzinako Erroma |
Heriotza | ezezaguna ( urte) |
Familia | |
Ezkontidea(k) | Konstantino I.a Handia |
Seme-alabak | ikusi
|
Jarduerak |
305ean Krispo semea izan zuen, enperadorearen lehen semea.[3] Hurrengo bi urteetan, Konstantino I.a Minervinarengandik dibortziatu zen, edo emakumea hil egin zen, 307an enperadorearen eta familia inperialeko Flavia Maxima Faustaren arteko ezkontza ospatu baitzen.
Erreferentziak
aldatu- ↑ Genealogical table. A. H. M. Jones, Constantine and the Conversion of Europe (New York 1962) 211. (Constantine I the Great. The Oxford Dictionary of Byzantium. Edited by Alexander P. Kazhdan.)
- ↑ Lucien-Brun, Xavier, « Minerva, épouse ou concubine ? », Bulletin de l'Association Guillaume Budé, Persée, 1.liburuki, 3.zk,, 1970, 391.–406. or. (DOI 10.3406/bude.1970.3109).
- ↑ https://www.juntadeandalucia.es/averroes/centros-tic/14002996/helvia/aula/archivos/repositorio/250/263/html/Nomisma/glos/archiv_glos/Crispo.htm