Ireki menu nagusia

Immunologian, mimetismo antigenikoa edo mimetismo molekularra mikrobio edo substantzia baten antigenoak eta gure gorputzeko antigenoak oso antzekoak direnean gertatzen da. Horren ondorioz, immunitate-sistemaren elementu batzuk (T edo B linfozitoak, adibidez) aktibatzen dira eta erreaktibotasun gurutzatuaren bidez gure gorputzeko antigenoei ere eraso egiten diete, gure ehunak edo organoak kaltetuz. Ondorioz, autoimmunitatea eta gaixotasun autoimmuneak azaldu daitezke [1].

Mimetismo antigenikoa, beraz, autoimmunitatearen atzean egon daiteke, baina ez da horren arrazoi bakarra. Gaur egun gaixotasun autoimmuneen jatorrian alderdi asko kontuan hartu behar direla uste baitute adituek.

Mikrobio batzuek mimetismo antigenikoa erabiltzen dute estrategia gisa immunitate-sistemaren erasoa ez pairatzeko. Euren antigenoak aldatuz eta gorputzaren antzeko antigenoak edukiz immunitate-sistemak sarritan ez die erasotzen, normalean gure defentsa organikoek ez baitute jarduten organismoaren berezko antigenoen edo molekulen aurka [2]. Gaixotasun autoimmuneen kasuan, aldiz, B edo T linfozitoek mikrobioaren eta gorputzaren antigenoei, biei, eraso egiten diete.

Hiru asaldura autoimmunek, gutxienez, zuzeneko harremana dute mimetismo antigenikoarekin:

  • Lymeko gaitza: Borrelia burgdorferi bakterioak gaitz hori sortzeaz gain prozesu autoimmune bat abian jar dezake, artritis kroniko batera eramanez [3]

Ikerlari batzuek mimetismo antigenikoaren mekanismoa ere proposatu dute miastenia gravisen jatorria azaltzeko [4]. Haien ustez, herpes sinplearen birusa izan liteke erreaktibotasun gurutzatua piztuko lukeen eragilea.

1. motako diabetesa eta artritis erreumatoidearen jatorria mimetismo molekularrarekin ere lotu dituzte zientzialari batzuek [5]. Beste hainbeste gertatuko litzateke beste patologia autoimmune batekin, espondilitis ankilosatzailearekin, hain zuzen ere .[6]

Hainbat kasutan autoimmunitatearen ondorio gaiztoak mikrobio eragilearen aurkako txertoak erabiliz ekidin daitezke, partekatutako antigenoarekiko tolerantzia sortzen baita bide horren bitartez [7].

ErreferentziakAldatu

  1. Karlsen, A.E.; Dyrberg, T. (1998). "Molecular mimicry between non-self, modified self and self in autoimmunity". Seminars in Immunology. 10 (1): 25–34.
  2. P. S. Moore et al.: Molecular mimicry of human cytokine and cytokine response pathway genes by KSHV. In: Science (1996) 274(5293): S. 1739–1744
  3. Forbes, B., Sahm, D. eta Weissfeld, A: Diagnóstico microbiológico, Ed. médica Panamericana (2002), 625 orr. ISBN: 84-7903-810-1
  4. Schwimmbeck, P.L., Dyrberg, T., Drachman, D.B. and Oldstone, M.B.A. (1989) Molecular mimicry and myasthenia gravis. An autoantigenic site of the acetylcholine receptor alpha-subunit that has biologic activity and reacts immunochemically with herpes simplex virus Journal of Clinical Investigation. 84 (4): 1174–1180
  5. Mimetismo molecular y su importancia en las enfermedades autoinmunes Eugenia Reboll, 2013-27-10ean
  6. Rashid, T; Ebringer, A (2007-06): "Ankylosing spondylitis is linked to Klebsiella; the evidence". Clinical Rheumatology 26(3): 858-864 [1]
  7. Barnett, L.A.; Fujinami, R.S. (1992). "Molecular mimicry: a mechanism for autoimmunity". FASEB J. 6 (3): 840–844.