Mikropsia[1] ikusmenari eragiten dion gaixotasun bat da, objektuak diren baino txikiagoak ikustarazten duena. Hala ere, ez du zuzenean ikusteko gaitasunean eragiten, baizik eta ikusten ari garen horretan burmuinak egiten duen interpretazioan.

Mikropsia
Deskribapena
Motadismetropsia
Espezialitateaneurologia
Identifikatzaileak
GNS-10H53
GNS-9368.14
Ohar medikoa
Ohar medikoa
Oharra: Wikipediak ez du mediku aholkurik ematen. Tratamendua behar duzula uste baduzu, jo ezazu sendagilearengana.

Alice Lurralde Miresgarrian sindromearen ezaugarrietako bat da. Lewis Carrollek sindrome hori pairatzen zuela esaten da eta ondorioz, liburuan bere gaixotasunaren ondorioak kontatzen dituela.

Ezaugarriak aldatu

Gaixotasun honen ondorio nagusia gauzak txikiagoak eta urrunagoak ikusten dituzula da; adibidez, txakur bat sagu bat bezala edo auto bat jostailu baten moduko tamainan. “Lilliputiar Ikusmen” izenez ere ezagutzen da, Jonathan Swiftek asmatutako Lilliput herrialdeari erreferentzia eginez.

Sintomak aldatu

Mikropsiak hainbat sintomak ditu, baina garrantzitsuenak migraina eta epilepsia dira. Migraina buruko min gogorra eta goragalearekin lotzen da. Gehienetan, gaixotasun hau ume txikietan aurkitu da. Beste sintoma ezagun bat soinuaren distortsioa da, hau da, mugimendu txikiak zarata ikaragarriak bezala hautematen dira. Honen ondorioz, paranoia edota mugimenduei beldurra hartu ahal zaie.

Tratamendua aldatu

Sendatu ahal den gaixotasuna da eta ez da kutsakorra. Gainera, arazoak gehienetan gauean azaltzen dira eta medikuen ustez, zentzumenekin zerikusia duen gaixotasuna da.

Erreferentziak aldatu

  1. Euskalterm: [Oftalmologia Hiztegia] [2018]

Kanpo estekak aldatu