Midleton (irlanderaz Mainistir na Corann), Irlandako Corkeko konderrian dagoen laugarren herri populatuena da. Cork hiriburutik 22 kilometro ekiladera kokatzen da eta 12.001 biztanle ditu (2011).

Midleton
Mainistir na Corann
Irlanda
Administrazioa
Estatua Irlandako Errepublika
Probintzia Munster
Konderria Cork konderria
Geografia
Koordenatuak51°54′32″N 8°10′29″W / 51.9088°N 8.1747°W / 51.9088; -8.1747
Map
Altuera5 metro
Demografia
Biztanleria12.496 (2016)
Bestelako informazioa

Historia aldatu

Barry Fitz Gerald buru zuten normandiarrek 1180an abatetxe bat eraiki zuten bertan, Borgoinako monje zistertarrek populatu zezaten. Chore Abbey eta Castrum Chor izenez ezagutu izan zen abatetxea, irlanderazko cora hitzak ur-presa esan nahi baitu eta hortik dator gaur egungo herriaren izena, Mainistir na Corann ("presa ondoko monasterioa"). Izan ere, ondoan igarotzen den Owenacurra ibaia (Abhainn na Cora) presaz josita baitago bere ibilbidean.

XVII mendean herriari Middleton izena ematen hasi zitzaion, izan ere Cork eta Youghal artean zegoen herria baitzen. 1670an merkatua antolatzeko eta posta geltokia izateko eskubideak lortu zituen eta 1696an Midleton College eskola pribatua sortu zen.

Destilategia aldatu

1825ean Cork Distilleries destilategia ezarri zen herrian, 1967tik aurrera Irish Distilleries barnean sarturik dagoena. Mundu mailan ezaguna den Jameson Irish Whiskey ekoizten da bertan, baita Paddy Irish Whiskey ere. Munduko alanbike handiena dago bertan, 140.000 litro hartzen dituena.

Kanpo estekak aldatu