Michelle Samba
Michelle Louise Samba (Ljouwert, 1990eko abuztuaren 21a) musikagilea da.
Michelle Samba | |
---|---|
(2023) | |
Bizitza | |
Jaiotza | Leeuwarden, 1990eko abuztuaren 21a (33 urte) |
Herrialdea | Herbehereetako Erresuma |
Jarduerak | |
Jarduerak | musikaria |
Musika instrumentua | baxua bateria |
Bizitza eta hezkuntza
aldatuMichelle Leeuwardengo Meenthe izeneko auzoan jaio zen, Herbeheretan. Boazumen hazi zen harrera familia batean, eta han bizi izan zen sei eta hamasei urte bitartean. Bertan, Margreet Enequistek zuzendutako dantza herrikoien talde baten parte zen. Bogerman izeneko bigarren hezkuntzako eskola kristau batera joan zen Snitsen, non danbor eskolak jaso zituen Arjen Oosterhavenen eskutik. Ondoren, Pop-a eta Media ikasi zituen Leeuwardenen, gaur egun D 'drive deitzen den gunean, eta soinu diseinuko ikastaro bat egin zuen. Azkenik, Leeuwardengo pop kulturaren akademiara joan eta 2017an graduatu zen.
Karrera
aldatuMichelleren karrera De Bärnde izeneko klezmer motako talde batean hasi zen, Carel van Leeuwenekin batera. 2016an, Michellek bere kontzerturik esanguratsuena egin zuen Toppers abeslarien taldearentzako, perkusionista gisa arituz hiru egunez. Pop kulturaren akademian ikasketak amaitu zituenean, kolaborazio asko egin zituen Claudia de Breijekin; baita baxua jo ere 2019ko hitzaldi batean. Hortaz gain, bateria, baxua eta ahotsa egin zituen 2020. urtean #NU izeneko antzerki ikuskizun batean. Emanaldi horren ondoren, disko bat grabatu zuen eta abesti batzuk idatzi zituen. 2021ean, Claudia de Breij-ek zuzendutako NPO3 kateko "Safe Cave" programan Michelle izan zen Abdelhadi Baaddi-rekin batera musikagilea.
Musikaz gain, Michellek "Buiten is het Feest" eta "Hier zijn wij" dokumentalak egin zituen.
Halaber, olerkiak ere idatzi ditu. Horietako bi Visit Frieslandeko webgunean aurki daitezke, “Wjerspegele” proiektuaren barruan. Leeuwardengo udaletxearen kanpoko horma batean bere poema baten aipamena dago: "Eguzkiari elkarrekin begiratzen diogu".
Bizitza pertsonala
aldatuMichelleren ama Dokkumeko frisiar bat zen, 1993an hil zena, Michellek 3 urte soilik zituenean. Aita, Kongoko Errepublikan jaioa, frantsesa da eta Parisen bizi da. Michelle Amsterdamen bizi da gaur egun, haren musika ekoizpena sustatuz.