MiG Alley, euskaraz literalki MiGen Kalezuloa, Koreako Gerran zehar, Ameriketako Estatu Batuetako Aire Armadako pilotuek, Ipar Koreako mendebaldean, Yalu ibaia Itsaso Horian itsasoratzen den eremuari emandako izendapena da. Koreako Gerran, AEBen eta indar komunisten arteko hegazkin militarren borroka gehienak jazotako gunea izan zen, nagusiki Sobietar Batasuna, azken honek garai hartan bere partaidetza ukatu arren, Sobietar Batasunaren desegitearen ondoren baieztatuta izan zen.

"MiGen Kalezuloa" (ingelesez: MiG alley) eremuaren kokapen orokorra adierazten duen mapa.

Eremu honetan jazotako borrokaldietan gehien lehiatu ziren hegazkin modeloak North American F-86 Sabre estatubatuarra eta Mikoian-Gurevitx MiG-15 sobietarra izan ziren, azken honek eremuari izen eman zion. Eremu hau zurrusta-propultsio bidezko hegazkin militarren borroken sorlekutzat jotzen da, bertan lehenbizikoz lehiatu baitziren.

Kanpo estekak aldatu