Metal matrize konposatu

Metal matrize konposatua (ingelesez, metal matrix composite, MMC) bi osagai, horietako bat metala eta bestea zeramika edo konposatu organikoa, dituen material konposatua da. Uretan hondoratzen ez dela da bere berezitasuna. New Yorkeko eskola politeknikoko eta Deep Springs enpresako ikerlariek asmatutako materiala da.

Ezaugarriak aldatu

Material berriak magnesiozko oinarria du, eta hartan txertaturik ditu siliziozko esfera hutsak[1].

Material horren dentsitatea 0,92 g/zm3koa da, urarena baino txikiagoa, eta beraz ez da elementu horretan hondoratzen. Gainera, siliziozko esferei esker, suhiltzaileen ur-mangeretatik atera ohi den urarena baino 100 aldiz presio handiagoa jasan dezake puskatu aurretik[1].

Erabilerak aldatu

Material berriak erabilpen ugari izan ditzake ontzigintzan, automobilgintzan eta industria militarrean, ibilgailuen blindatze sistema arintzeko. Izan ere, AEBetako armada proiektuaren finantzazioan parte hartzen ari da.[1]

Erreferentziak aldatu

  1. a b c Aizpurua, Joxerra. (2015-03-11). «Uretan hondoratzen ez den metala asmatu dute» Argia CC-BY-SA lizentzia.

Kanpo estekak aldatu