Merton Collegeko kalkulatzaileak

Erdi Aroko filosofo eta zientzialari taldea

Merton Collegeren Kalkulatzaileak Oxfordeko Unibertsitateko Merton Collegen aritu ziren matematikari talde bat izan ziren. XIV. mendearen lehen erdian lan egin zuten, Izurri Beltza baino lehen. Taldearen arrakasta nagusia Batezbesteko abiaduraren teorema izan zen.

Richard Swineshead, Calculator, 1520
Merton Collegeren kapera gaur egun.

Taldekideak aldatu

Historia aldatu

Historialariek ez zituzten aintzat hartu Erdi Aroan gertatutako garapen zientifikoak XX. mendearen hasierara arte. Eskolastikaren urrezko aldi horretako ekoizpen filosofiko eta zientifikotik ia ezer ez zen hizkuntza modernoetara itzulia izan, dokumentuak latin zahar batean idatzita egoten baitziren, eta ulermena zailtzen zuten laburdura askorekin. Horretaz gain, Erdi Aroaren aurkako aurreiritziek ez zuten haren intelektualtasunari buruzko ikerketarako pizgarri askorik ematen.

Teorema aldatu

Batezbesteko abiaduraren teoremak ezartzen du uniformeki azeleratutako higiduran dagoen gorputz batek, denbora-tarte jakin batean, espazio bera zeharkatzen duela, hots, abiadura konstantez eta lehenaren batez besteko abiaduraren berdinez mugituko litzatekeen gorputz batek zeharkatuko lukeen espazio bera. Geroago, teorema hau Galileoren "gorputzen erorketaren legearen" oinarria izango zen.[1]

Erreferentziak aldatu

  1. Truesdell, Clifford (1975). Ensayos de Historia de la Mecánica. Tecnos. ISBN 978-84-309-0597-3.

Kanpo estekak aldatu