Meritaton-Tasherit
Meritaton-Tasherit Egiptoko XVIII. dinastiako printzesa izan zen, zehazki, amarnar deritzon garaikoa.
Meritaton-Tasherit | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | ? |
Heriotza | ? ( urte) |
Familia | |
Aita | Akenaton, Smenkhkare |
Ama | Meritaton |
Haurrideak | |
Leinua | Egiptoko XVIII. dinastia |
Jarduerak | |
Jarduerak | aristokrata |
Ez da bere izena baino asko gehiagorik ezagutzen, eta, bere aita zen Akenaton faraoiaren erregealdiko 14. urte inguruan jaio behar izan zuela. Bere izenak, Amonen Maite Txikia esan nahi du, baina, hobekiago, Meritaton Txiki bezala itzultzen da, eta, beraz, logikoagoa da ume hau Akenaton eta honen alaba nagusia zen Meritatonen arteko intzestutik jaiotako alaba izatea.
Kasu hau ez da bakarra Antzinako Egipton, baina bai une batekoa. Inperio Ertaineko kasu ilunen batzuk aparte utzita, Akenatonez gain, beste bi faraoik baino ez zuten intzesturik egin: bere aita zen Amenofis III.ak, bere alabetako laukin behintzat ezkondu zena, horietako bat Errege Emazte Handi kargura igoz, eta Ramses II.a ospetsua, nork alaba-emazte asko ere izan zituen, horietako bi (edo hiru) Errege Emazte Handiak. Akenatonen kasuan, ez zen bakarrik Meritatonekin ezkondu, baizik eta baita Ankesenamon eta, agian, Meketatonekin ere.
Meritaton-Tasheriten aztarnak, bere familiako gainontzekoenak bezala, Akenatonen erregealdiko 17. urtea baino lehenago galtzen dira. Beharbada, garai hartako beste hainbat ume bezala, edozein gaixotasunengatik hilko zen, edo izurri izurrite bategatik, iradoki den bezala.