Melenadigestio-aparatuko lekuren batean gertatutako odoljario baten ondorioz uzkitik eginkari beltz, biskoso eta likatsuak botatzea da. Odol-kanporatzea noizbehinka soilik edo eginkariekin batera agertzen denean, errektorragia esaten zaio.[1] Melenak sortzeko gutxienez 50 eta 80 mililitro odol galdu behar dira.