Mediterraneo (abestia)

Joan Manuel Serraten abestia

«Mediterráneo» Joan Manuel Serrat abeslari katalanaren abesti ezagunetariko bat da. Mediterráneo albumean jaso zuen 1971n. Abestiak elementu autobiografiko anitz ditu. Zafiro/Novola diskoetxeak plazaratu zuen.

Mediterraneo (abestia)
Joan Manuel Serraten musika-lana
Egilea(k)Joan Manuel Serrat
Argitaratze-data1971
IzenburuaMediterráneo
Ezaugarriak
Hizkuntzagaztelania
Ekoizpena
Ekoizleabaliorik ez
HitzakJoan Manuel Serrat
Bestelako lanak
MusikagileaJoan Manuel Serrat

Allmusic: mc0002439246 Edit the value on Wikidata

Historia aldatu

Serratek beste artista batzuekin batera Montserrateko monasterioan itxialdian egon zen denboran konposatu zezakeen abestia, 1970eko amaieran. Protesta Burgosko Prozesuaren aurka izan zen. Abeslariak bertsioa hau elkarrizketa batean ezeztatu zuen; 2014an, El País egunkarian, Mexikoko erbestealdian konposatu zuela esan zuen, haren hitzetan, Mediterraneoaren nostalgiak jota.[1]

Bertsioak aldatu

Abestiak bertsio ugari ezagutu ditu. Hona hemen batzuk:[2]

Garrantzia aldatu

2004an, herri-bozketa bidez, Espainiako herri-musikaren historiako kanturik onena izendatu zuten, Espainiako Telebistako Nuestra mejor canción saioan. Rolling Stone aldizkariak, bestetik, Espainiako pop abesti onena ere aukeratu zuen 2010ean.[3] 2019an, Alba Recheren ahotsean, "inoiz kantatutako kanturik onena" izendatu zuten, Televisión Españolaren La mejor canción jamás cantada saioan egindako herri-bozketa bidez.[4]

Erreferentziak aldatu

Kanpo estekak aldatu