Mazis

intxaur muskatuaren azaletik lortzen den espezia

Mazisa intxaur muskatuaren zuhaitzaren (Myristica fragans) arilua da (haziaren estalki mamitsua).

Mazisa
Intxaur muskatua oskolarekin, mazisarekin eta barneko fruituarekin

Mazisa bereizteko, fruitua lehortzen uzten da hilabete batzuetan, eta ondoren azala zuritu eta trinkotasuna kentzen zaio. Ondoren, lehortzen uzten da, xafla moduan prentsatu ahal izateko. Lortutako produktuak kolore eskarlata du.

"Muskata-lorea", "intxaur muskatuaren lorea" eta "mazis-lorea" deitzen zaio, baina izen hauek okerrak dira. Intxaur muskatua bera baino preziatuagoa izatera iritsi zen.

ErabilerakAldatu

Mazisa gehien erabiltzen dituzten gastronomiak indiar sukaldaritza eta txinatarra dira, bai plater gozoetan bai gazietan. Europan maiz ikusten da patata-purean eta, Italiako sukaldaritzan, hainbat pasta eta haragi-plateretan. Erdi Aroko sukaldaritzan azukre edo eztirako espezia gisa ere erabiltzen zen.

Ikus gaineraAldatu

Kanpo estekakAldatu