Mazango bortxaketen afera
Mazango bortxaketen afera, baita ere Dominique Pélicot afera izenarekin ezaguna Frantziako kasu judizial bat da non 51 gizoni, Dominique Pélicot barne, emakume bera, Gisèle Pélicot, urtetan bortxatu izana leporatu zieten. Emakumea, jakin gabe, senarrak drogatzen zuen konorterik gabe egoteko, gizon askok bortxatzen zuten bitartean. 51 dira identifikatutako bortxatzaileak baino gehiago izan ziren. Gertakariak 2011ko uztailetik 2020ko urrira bitartean izan ziren, Mazan herrian, Vaucluse departamentuan, Frantziako hego-ekialdean. Epaiketa 2024ko irailaren 2an hasi zen eta abenduaren erdialdean amaitzea aurreikusten da.[1]
Mazango bortxaketen afera | |
---|---|
Mota | Epaiketa kasu kriminal |
Denbora-tarte | 2011ko uztaila - 2020ko urria |
Kokaleku | Mazan |
Herrialdea | Frantzia |
Biktima | Gisèle Pelicot (en) |
Inputatua | |
Egoztea | aggravated rape (en) |
Kasuak nazioarteko prentsaren arreta erakarri zuen, bortxatzaileak argi eta garbi salatu zitezen Gisèle Pélicotek epaiketa publikoa izatea eskatu zuelako.
Dominique Pélicot akusazioak onartu zituen eta zera aitortu zuen: «Bortxatzaile bat naiz; egindako guztia egin dudala aitortzen dut». «Bortxatzaile bat naiz, areto honetan dauden gizon akusatu guztiak bezala».[2]
Kasuaren hasiera
aldatu2020ko udazkenean atxilotu zuten Dominique Pélicot, denda bateko aldageletan neska batzuk filmatzeagatik. Orduan, haren sakelako telefonoa miatu zuen Poliziak, eta 20.000tik iruditik gora atzeman zituzten, zeinetan gizonak agertzen ziren Gisele Pélicot bortxatzen, emakumea konorterik gabe zelarik.[3]
Pélicoten ordenagailuan, ikertzaileek "ABUSU" izeneko karpeta bat aurkitu zuten, izenburu esplizituak zituzten ehunka bideo zituena, eta gertakariak 2011ko uztailetik 2020ko urrira bitartean gertatu zirela zehaztu zuten, biktimaren 92 bortxaketa zenbatuz; hauek bikotearen logelan Mazanen gertatu ziren. Dominique Pélicotek ezezagunak emaztea bortxatzera gonbidatzen zituen txat batzuen bitartez aurkitu zuten ikertzaileek konfiskatutako gailuan. Temestaren dosi handien eraginpean konorterik gabe, emakumeari egindako abusuak grabatu eta bortxaketa horien bideoak ikustera gonbidatzen zuen Dominique Pélicotek.[4]
Biktimak, berrogeita hamar urte lehenagotik Dominique P.rekin ezkonduta zegoenak, esan zuen mendekotasun kimikoaren ondorioz ez zituela gertaerak gogoratzen; ikerketaren unean jakin omen zuen gertatutakoa.[5]
Gainera, poliziak jakin zuen bien alaba zaharrena ere konorterik gabe eta barruko arropan zegoela irudietako batzuetan. Dominique P.k ere bere errainak ezkutuan filmatu zituen eta bideoak Interneten partekatu zituen.[6]
2022ko apirilan, Caroline Darian, bortxatzailearen eta biktimaren alabak Et j'ai cessé de t'appeler Papa (Zuri papa esateari utzi dizut) liburua plazaratu zuen (Éditions Jean-Claude Lattès).[7]
Epaitutako batzuk
aldatuGuztira, 70 bat gizon eta ehun bat bortxaketa zenbatu ditu Poliziak, baina horietarik 50 baizik ez dituzte auzipetu ahal izan. Hala, Pélicot eta beste 50 gizon epaitzen hasi ziren irailaren 2an, Avignongo Zigor Auzitegian (Okzitania), eta abenduaren 20ra arte iraun beharko luke auziak. Akusatuak 24 eta 74 urte artekoak dira.
- Dominique Pélicot, biktimaren senarra, 71 urte.
- Adrien L., 34 urte;
- Mathieu D., 49 urte;
- Redouan E., erizaina, 55 urte.[8]
- Jean-Pierre Maréchal, 63 urte, sei seme-alaben aita. Dominique Pélicotek irakatsi omen zion berak ere emaztearekin gauza bera egiteko.
Gisèle Pélicot
aldatuPrentsak Françoise P. ezizenarekin izendatu zuen hasieran baina epaiketan bere benetako izenarekin agertu zen, aurpegia agerian. Gisèle Pélicot hirurogeita hamar urteko emakumea da, Dominique Pélicotekin ezkondua. Urte askotan kexatu zen min ginekologikoaz, absentziez eta nekeaz.
Denbora gehienean bortxatzaile asko eta babesik gabe egon arren, Gisèle Pélicot GIBetik, sifilisetik eta hepatitisetik ihes egin zuen. Hala ere, sexu-transmisiozko lau gaixotasun harrapatu ditu, papilomabirusa barne. Gainera, mendekotasun kimikoak bizi-arriskua eragin zuen, "komatik gertu" zegoelako, Anne Martinat Sainte-Beuve mediku adituaren arabera.[9]
Konorterik gabe zegoela egindako abusuak a posteriori aurkitzeak trauma psikiko larria eragin zuen, psikiatra batek Gisèle aztertu zuenaren arabera. Gertatutakoaren berri izan bezain laster, dibortzioa eskatu zuen.[10]
Erreferentziak
aldatu- ↑ https://www.infobae.com/espana/2024/09/07/por-que-el-juicio-de-las-violaciones-a-gisele-pelicot-va-a-durar-cuatro-meses-estas-son-las-fechas-clave/
- ↑ https://www.elperiodico.com/es/sociedad/20240917/dominique-pelicot-violador-acusados-108235306
- ↑ https://www.berria.eus/mundua/dominique-pelicot-bortxatzaile-bat-naiz-aitortzen-ditut-ekintzak-beren-osotasunean_2130642_102.html
- ↑ https://www.20minutes.fr/faits_divers/3153899-20211021-vaucluse-trois-nouvelles-arrestations-dans-l-enquete-sur-la-sexagenaire-droguee-pour-etre-violee
- ↑ https://web.archive.org/web/20240904055536/https://www.lemonde.fr/societe/article/2023/06/20/c-est-sa-femme-il-fait-ce-qu-il-veut-avec-comment-dominique-p-a-livre-son-epouse-qu-il-droguait-aux-viols-d-au-moins-51-hommes_6178465_3224.html
- ↑ https://web.archive.org/web/20240904055536/https://www.lemonde.fr/societe/article/2023/06/20/c-est-sa-femme-il-fait-ce-qu-il-veut-avec-comment-dominique-p-a-livre-son-epouse-qu-il-droguait-aux-viols-d-au-moins-51-hommes_6178465_3224.html
- ↑ https://web.archive.org/web/20240902170055/https://www.bfmtv.com/police-justice/elle-ignore-avec-quel-homme-elle-a-vecu-son-pere-a-drogue-sa-mere-pour-la-livrer-a-des-inconnus_AN-202204040360.html
- ↑ https://www.liberation.fr/societe/police-justice/affaire-des-viols-de-mazan-le-proces-dun-long-supplice-20240901_5KQYBPCTQNDAZN64LZMMYEZWPU/
- ↑ https://www.lemonde.fr/societe/article/2024/09/05/affaire-des-viols-de-mazan-gisele-pelicot-raconte-a-la-barre-comment-son-monde-s-est-effondre-face-aux-51-accuses_6304964_3224.html
- ↑ https://archive.wikiwix.com/cache/index2.php?url=https%3A%2F%2Fwww.francetvinfo.fr%2Fsociete%2Fviolences-faites-aux-femmes%2Fvaucluse-ce-que-l-on-sait-de-l-affaire-des-viols-subis-pendant-dix-ans-par-une-femme-droguee-par-son-mari_4789807.html#federation=archive.wikiwix.com&tab=url