Mateus jauregia, Portugalgo Mateus parrokian dago, Vila Real udalerrian, Vila Real barrutian .[1]

Mateus jauregia
Kokapena
Estatu burujabe Portugal
Portugalgo barrutiaVila Real
Portugalgo udalerriaVila Real
FreguesiaMateus
Koordenatuak41°17′49″N 7°42′45″W / 41.2969°N 7.7125°W / 41.2969; -7.7125
Map
Historia eta erabilera
Irekiera1745
Arkitektura
ArkitektoaNicolau Nasoni (en) Itzuli
EstiloaBaroque architecture in Portugal (en) Itzuli
Ondarea
Webgune ofiziala

Mateus jauregia XVIII. mendearen lehen erdian eraiki zuten, António José Botelho Mourãok aginduta. Hau Mateuseko hirugarren maiorazkoa izan zen. Sousa Botelho familiak kudeatu izan du beti etxea. Jauregi honen diseinua Nicolau Nasoni arkitektoak egin zuela uste da. Jauregia osatzen dute etxe nagusiak, lorategiak, upategiak eta kapera batek.

Etxe barruan 6.000 liburuki dituen liburutegia dago. Liburuen artean Luís de Camõesen Lusíadas lanaren 1816ko edizio ilustratu ospetsua nabarmentzen da. Etxeko gainerako geletan altzari, alfonbra, baxera, arropa eta erlikia ugari ikus daitezke.[2]

Mateus jauregia Monumentu Nazional gisa sailkatua dago 1910az geroztik.[3]

Historia aldatu

Mateus eraikina XVIII. mendearen lehen erdialdean eraiki zuen António José Botelho Mourãok. Kapera bere seme Luís António de Sousa Botelho Mourãok amaitu zuen 1750ean.

Arkitektura barrokoaren diseinua Nicolau Nasoni arkitekto italiarrari dagokio: Teilatuetako pinakulu apaingarriak, etxeko fatxada ezberdinen dekorazioaren oreka, apaingarrien gainkargarik gabe...

Etxe honek XVII. mendeaz geroztik leku horretan bertan zegoen eraikin zaharra ordezkatu zuen. Eskuz idatzitako iturriek adierazten dute 1577an jada bazeudela espazio horretan bizi ziren senitartekoak (Cristóvão Álvares eta bere emaztea).

Mateus eraikina Portugal iparraldeko monumentu barroko adierazgarrienetako bat da, eta Europako bereizgarrienetakotzat ere hartzen da. 1910ean monumentu nazional gisa sailkatua izan zen.

Argazki galeria aldatu

Kanpo estekak aldatu