Marxismoak gaixoei osasuna emango die

Frida Kahloren margolana

Marxismoak gaixoei osasuna emango die (gaztelaniaz: El marxismo dará la salud a los enfermos) Frida Kahlok 1954an egin zuen margolana da. Olio teknika erabili zuen zuntz gogorra gainean. Mexiko Hiriko Frida Kahlo museoan erakuste da (La Casa Azul). 2009an, Alemaniako Gobernuaren laguntza bati esker zaharberritu zen. Sinbolismo handiko lana da.[1]

Marxismoak gaixoei osasuna emango die
Jatorria
Sortzailea(k)Frida Kahlo
Sorrera-urtea1954
IzenburuaEl marxismo dará la salud a los enfermos
Ezaugarriak
Materiala(k)masonite (en) Itzuli eta olio-pintura
Dimentsioak76 (altuera) × 61 (zabalera) cm
Genero artistikoaAutorretratua
Deskribapena
Kokapena
LekuaFrida Kahlo museoa
BildumaFrida Kahlo museoa

Deskribapena

aldatu

Lanak 71x61 zm. ditu. Bertan, Frida bera aurkituko dugu, pinturaren erdian, makuluak askatuz. Burdinazko kortse bat ere badu (istripuagatik erabiltzen zuena aipatuz), eta esku batzuek eusten diote (marxismoa sendatzen dute). AEBetako arranoa ere aurkitu dugu, eta Karl Marxek berak arranoa itotzen. Mundua ere ikusten da, SESB eta Txina gorriz markatuta.

Obrak esanahi handia du atzean. Frida Kahloren bizitza izugarri gogorra izan zen, baina aldi berean kemenak eta itxaropenak markatua. Margolan honetan bera, zentzu bikoitzarekin, mundu hobe baterako bide bakarra marxismoa dela erakusten saiatzen da. Ez du bera bakarrik sendatu (makuluak jada ez ditu behar), baizik eta orain mugimendu marxistaren arimak (Karl Marx) AEBetako sinboloa, kapitalismoaren arima, hiltzen du, horrela mundua sendatuz.[2]

Pinturan ideologia marxistaren ontasunak erakusten dituzten beste sinbolo batzuk ere agertzen dira, hala nola bakearen uso zuri handi bat koadroaren goiko eskuineko aldean. Koadroak erakusten du marxismoak ekarriko lukeen askapena erabatekoa eta bere sufrimendu propiotik askatuko lukeen sinesmen sakona, ia erlijiosoa.[3]

Erreferentziak

aldatu

Kanpo estekak

aldatu