Martija de Jauregui

XVI. mendeko sendalari nafarra

Martija de Jauregi (Nafarroa Garaia, XVI. mendea) Nafarroako sendalaria izan zen, XVI. mendeko protomedikua eta ginekologoa, intrusismoagatik prozesatu eta Inkisizio Santuak erbesteratu zuena.

Martija de Jauregui

Bizitza
JaiotzaNafarroa Garaia
Herrialdea Nafarroa Garaia, Euskal Herria
Hezkuntza
Hizkuntzakeuskara
gaztelania
Jarduerak
Jardueraksendalaria

Biografia aldatu

1570 inguruan, Lizarran eta Iruñean egiten zuen lan, Idoatek Rincosen dioenez... [t. I. or. 84-87). Ez zekien irakurtzen ez idazten. Bere ezagutza terapeutikoak Cartajena doktorearengandik, bere aitonarengandik, ikasi zituen, Lekeition medikua izan zenarengandik.[1]

Nafarroako protomedikuaren pribilegio bereziagatik, zenbait gaixotasun sendatzeko baimena izan zuen. Ginekologoa eta trebea izan zen emakumeen gaitzetan.[2] Bere erremedioak, batez ere, landare-osagaiekin egindako enplastu eta brebaxeetan oinarritzen ziren, eta osagarri gisa, meza bana enkargatu eta zenbait erlijio-praktika egitea agintzen zuen.[1]

1580 inguruan Uharte-Arakilera eraman zuen bere jarduera (han jarri baitzen bizitzen senarrarekin). Ama-hizkuntza euskara zuen, eta euskaraz artatzen zituen bezeroak Sakanako eta Arakilgo eremu osoan, Gipuzkoaraino. Aralarko mendietan biltzen zituen belarrak eta elizan bedeinkatzen zituen San Joanetan eta beste jai batzuetan.[2]

Arrazionalismo errenazentistarekin eta osasun-lanbideen profesionalizazioarekin, medikuntza maskulinotu egin zen, eta, horren ondorioz, medikuntza tradizionala eta tradizioz hura erabili izan zuten emakumeak baztertu egin zituzten.[3]

Martija, ezaguna izan zen, ondo kontsideratua, eta bere ospea handituz joan zen Inkisizioak prozesatu eta Lizarratik kanporatu zuen arte, intrusismoagatik, emakume bat lanean aritzea erronka handia baitzen zientzia mediko hasiberriarentzat.[1][2][4]

Aintzatespenak aldatu

 
Nafarroako erraldoiak, Martija de Jauregi arrosaz jantzita
  • 1998ko argitalpenean bildutako emakumeetako bat da Martija: Ellas, las mujeres en la historia de Pamplona .[5]
  • 2002an Uharte-Arakilgo Udalak bere erraldoietako bat eskaini zion. Horrela, beti izaten da jai guztietan.[6]
  • 2017tik Martijaren izena Iruñeko Aitzindarien Parkean aintzatetsitako sei emakumeetariko bat da. Bere bizitzako ibilbidea aintzat hartuta, beste emakume batzuei bideak ireki baitzizkien, unean uneko gizarte-konbentzioetatik haratago.[3]Haren izena daraman plaza bat ere badago parkean.[7]
  • 2021etik Iruñeko Aitzindarien Parkeko Aintzindarien bidea (La Senda de las Pioneras) horma-irudian dago beste hainbat emakume aitzindariren ondoan.[8][9]

Erreferentziak aldatu

  1. a b c «Jauregui, Martija de - Auñamendi Eusko Entziklopedia» aunamendi.eusko-ikaskuntza.eus.
  2. a b c Gran Enciclopedia de Navarra | JÁUREGUI, MARTIJA DE. .
  3. a b Press, Europa. (2017-03-31). «Pamplona homenajea a seis mujeres pioneras y a una adolescente asesinada en 1936 con un parque y una plaza a su nombre» www.europapress.es.
  4. Noticias, Diario de. «De brujas a científicas» www.noticiasdenavarra.com.
  5. Muez, Mikel. (1998-06-14). Pamplona recupera sus mujeres. ISSN 1134-6582..
  6. Noticias, Diario de. «15 años de gigantes en Uharte Arakil» www.noticiasdenavarra.com.
  7. dice, Ray. (2017-05-06). «Paneles informativos en el Parque de las Pioneras» Barrio Lezkairu (Noiz kontsultatua: 2022-04-22).
  8. PRESENTACIÓN DEL MURAL ‘LA SENDA DE LAS PIONERAS’. .
  9. Noticias, Diario de. «Un mural homenajea en Lezkairu a 47 mujeres pioneras en la historia de la humanidad» www.noticiasdenavarra.com (Noiz kontsultatua: 2022-04-19).

Kanpo estekak aldatu