Marseillako atelierra
Marseillako atelierra (frantsesez: L'Atelier à Marseille) Albert Marquet fauvista estiloko margolari frantsesak 1916an olio mihise gainean egindako lana da. Bordeleko Arte Ederren Museoan erakusten da. Dimentsioak: 65 × 81 zm.[1]
Marseillako atelierra | |
---|---|
Jatorria | |
Sortzailea(k) | Albert Marquet |
Sorrera-urtea | 1916 |
Ezaugarriak | |
Genero artistikoa | izadi hila |
Egile-eskubideak | jabetza publiko |
Deskribapena | |
Kokapena | |
Lekua | Bordeleko Arte Ederretako Museoa |
Bilduma | Bordeleko Arte Ederretako Museoa |
Inbentarioa | Bx 1960.4.9 |
Deskribapena
aldatuMarseillan bere tailerra irudikatu zuen lan honetan Marquetek. Margoan horma zuri bat ikusten da. Ateko markoaren gainetik luzatutako tricolor pankarta batekin apainduta dago. Mahaia eta leihoa mihisearen alboetan mozten dira. Aretoan austeritatea da nagusi; aulki bat, konketa bat alfonbra gainean... gauza gutxi ikusten da. Margolariak zuriaren eta grisaren arteko koloreekin jolastu zuen lan honetan.
Erreferentziak
aldatuKanpo estekak
aldatu- (Frantsesez):Bordeleko Arte Ederren Museoaren webgunearen fitxa.