Marruskadura-kojinete

Marruskadura-kojinetea[1] pieza zilindriko barne-hutsa da, ardatzei eta transmisio-ardatzei eusten eta biratzen uzten diena.[2] Horretarako, ardatzetan ahokaturik eta beren euskarrietan finkaturik egoten dira, eta ardatzak haien barnean biratzen dira lerratuz. Askotan lubrifikaturik egoten dira, ardatzaren eta kojinetearen arteko marruskadura gutxitzeko, baina lubrifikaziorik gabekoak -lehorrak- ere daude.[3] Kojinete motarik sinpleena da.

Marruskadura-kojineteak

ErreferentziakAldatu

  1. Kojinete. Laneki hiztegia, hiztegia.jakinbai.eus (Noiz kontsultatua: 2020-12-3).
  2. Kojinetea. Euskaltzaindiaren Hiztegia, euskaltzaindia.eus (Noiz kontsultatua: 2020-12-3).
  3. Ortea Varela, Enrique. Kojineteak. Muntaketa eta mantentze mekanikoa, Lanbide Ekimena 2013, klasikoa.eimakatalogoa.eus (Noiz kontsultatua: 2020-12-3).

Kanpo estekakAldatu

  • Ortea Varela, Enrique Kojineteak, Muntaketa eta mantentze mekanikoa, 195-263. orrialdeak, Lanbide Ekimena 2013, klasikoa.eimakatalogoa.eus