Marmite gerezi eta legamia estraktudun pasta igurtzigarri bat da. Zeelanda Berrian egoitza duen Sanitarium Health and Wellbeing Company konpainiak ekoizten du. Itxura itsaskor, marroi ilun kolore, usain handi eta zapore bereizgarria dituen produktua da, horregatik berarekiko iritzi kontrajarriak daude. Ingelesak lelo ospetsu honen iritziaren arabera banatzen dira: "love it or hate it" ("maita ala gorrota ezazu").

Marmite potea.

Commonwealth erakundea osatzen duten herrialdeetan aski ezaguna eta jana den produktua da, bereziki Erresuma Batua, Australia eta Zeelanda Berrian. Australia eta Zeelanda Berrian jatorrizkoa baina oraindik gozoagoa den bertsio bat ere salgai badago. Gosarietan ogi-xigorkiekin batera jan ohi da.

Kanpo estekak aldatu