Marisa de las Nieves Delgado

Antartikan jaiotako lehen emakumea

Marisa de las Nieves Delgado (Esperanza basea, Argentina, Antartika, 1978ko maiatzaren 27a) Antartika kontinentean jaio zen lehen emakumea da.[1]

Marisa de las Nieves Delgado
Bizitza
JaiotzaEsperanza basea1978ko maiatzaren 27a (45 urte)
Herrialdea Argentina
Hezkuntza
Hizkuntzakgaztelania
Jarduerak

Antartikan jaiotako lehen gizakia, ordea, urte bereko urtarrilaren 7an jaio zen Emilio Marcos Palma argentinar gizona baita. Bai Argentinako bai Txileko diktadura militarrek, biek Antartikan haurren jaiotza sustatu zuten lurraldearen subiranotasuna eskatzeko.[2]

Bizitza aldatu

1978ko maiatzaren 27an jaio zen Antartikan Marisa de las Nieves Delgado, Néstor Arturo Delgado argentinar sarjentu sukaldari ohiaren eta Juana Paula Benítez de Delgadoren alaba. Urte bereko abendura arte bizi izan Antartikan. Hori dela eta, bertan bataiatu zuten.[1]

2000. urtean Antartikara joan zen bisitan Argentinako Armadak gonbidaturik.[3]

Erreferentziak aldatu

  1. a b (Gaztelaniaz) Mejía, Natalia. (2018-03-11). «Juana, salteña y madre de la primera mujer antártica» El Tribuno (Noiz kontsultatua: 2021-03-16).
  2. (Ingelesez) Holmes, Tao Tao. (2016-02-25). «How a Baby Staked Argentina’s Claim on Antarctica» Atlas Obscura (Noiz kontsultatua: 2021-03-16).
  3. (Gaztelaniaz) «Marisa, la primera nacida en el hielo» La Capital 2002-08-24 (Noiz kontsultatua: 2021-03-16).

Kanpo estekak aldatu