Mariola Sirakova

politikari bulgariarra

Mariola Sirakova (bulgarieraz: Мариола Сиракова; Kilifarevo, Bulgaria, 1904ko abuztuaren 14a - Belovo, Bulgaria, 1925eko ekainaren 2a) Bulgariako emakume anarkista ezaguna.

Mariola Sirakova

Bizitza
JaiotzaKilifarevo (en) Itzuli1904ko abuztuaren 14a
Herrialdea Bulgaria
HeriotzaBelovo (en) Itzuli1925eko ekainaren 2a (20 urte) (20 urte)
Jarduerak
Jarduerakpolitikaria

Biografia

aldatu

Goi mailako familia batean jaio zen. Arte dramatikoa ikasi zuen. Oso gazte, bere familiaren pribilegioen aurka jarri zen eta mugimendu anarkistan integratu zen. Georgi Txeitanov, Bulgariako anarkismoaren ekintzaile ezagunetariko bat ezagutu zuen eta maitemindu zen. 1923an militarrek estatu kolpea eman zuten eta izugarrizko errepresioa sortu zuten (35.000 biktima inguru eragin zuten). Iraultzaileen beste erantzun artean, Alderdi Komunistak Sofiako katedralean lehergailuan jarri zuen. Ondorioz, errepresalia moduan, militarrek tranpa bat jarri zuten eta hamalau anarkista harrapatu zituzten, tartean Mariola eta Txeitanov. 1925eko ekainaren 2an hamalauak hilaraziak izan ziren. Mariolak 21 urte zituen.

Erreferentziak

aldatu


  Artikulu hau Bulgariako biografia baten zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.