Marilyn: sagardotegia eta jazzmana

Itoizen abestia

Marilyn Itoiz taldearen 1982ko abestia da, izen laburrarekin ezagunagoa bere titulu ofizialarekin baino: Marilyn: sagardotegia eta jazzmana. Hitzak Juan Carlos Perezenak dira, eta musikaren autoretza Antton Fernandezek sinatu zuen.

Marilyn: sagardotegia eta jazzmana
Itoizen musika-lana
Egilea(k)Itoiz
Argitaratze-data1982
Ezaugarriak
Genero artistikoapop rock
Deskribapena
Honen parte daAlkolea
HitzakJuan Carlos Perez

Alkolea diskoan agertu zen, eta hark aurreko lerro sinfoniko progresiboa aurrerapauso tekniko eta estilistiko bat suposatu zuen arren, bestelako doinu pop bat zekarren Marilynek, eta hain zuzen ere Itoizen hurrengo diskoetan estilo pop rock hori nagusitu zen, nolabaiteko mugarria izan zelarik kantu hau[1].

Izenburu osoaren berbak ez dira agertzen kantuaren hitzetan. Bai ordea euskal kantutegiko erreferentzia ezagun bat, Donostiako hiru damatxo kantutik hartua, larrosa eta krabelinak aipatzen dituen eta errepikatzen den leloan[2]:

«

Oh Marilyn, Marilyn
Larrosa eta klabelin
Ximeldu da hire oroimena.

»


Kantua Alkolean diskoan estreinatu zen, eta antologietan ere agertu zen ondoren. 1984an Radio 3 espainolarentzako grabatu zen kontzertu batean ere badago Marilyn, urteen buruan Interneterako berreskuratu zen grabaketa batean[3].

Erreferentzia

aldatu
  1. elkartea, IPARLA BAIGURA KOMUNIKAZIOA. (2020-11-23). «Itoiz taldearen 1982ko kontzertu bat sarean ikusgai» Kazeta.eus (Noiz kontsultatua: 2022-10-04).
  2. «Marilyn: sagardotegia eta jazzmana» www.badok.eus (Noiz kontsultatua: 2022-10-04).
  3. (Gaztelaniaz) «11.048: Concierto tesoro RNE: Itoiz» RTVE.es 2020-08-18 (Noiz kontsultatua: 2022-10-04).

Kanpo estekak

aldatu