Radio 3
Radio 3 (euskaraz: «3 Irratia») Espainiako musikazko irrati kate bat da. Espainia osorako emititu ohi du eta Radio Nacional de España irrati publikoaren jabegokoa da. 1979ko uztailaren 1ean emititzen hasi zen.
Radio 3 | |
---|---|
![]() | |
Datuak | |
Mota | irrati-estazioa |
Herrialdea | Espainia |
Erabilitako hizkuntza | gaztelania |
Agintea | |
Kudeatzailea | Radio Nacional de España |
Jabea | RTVE |
Historia | |
Sorrera | 1979 |
webgune ofiziala |
Kate honek uneoro musika eta musikari buruzko elkarrizketak aireratu ohi ditu, nagusiki rock eta pop musiken inguruan oinarritzen delarik. Halere, indie, rock alternatiboa, musika elektronikoa eta hip hopa ere jorratzen ditu., bai eta mundu osoko folk musika, jazza, bluesa, flamenkoa, countrya, heavy metala eta new age musikak ere.
Ikurrak aldatu
1988 - 1999 | 1999 - 2008 | 2008 - gaur egun |
---|
Kanpo estekak aldatu
- Radio 3 irrati katearen webgune (Gaztelaniaz)