Marietta Barovier
Marietta Barovier (Venezia, Italia, 1496 -?) beiraren artista veneziarra izan zen.
Marietta Barovier | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Venezia, XV. mendea |
Herrialdea | Veneziako Errepublika |
Heriotza | Venezia, |
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | italiera |
Jarduerak | |
Jarduerak | artista eta diseinatzailea |
Ibilbidea
aldatuAngelo Barovier beiraren artistaren alaba zen, beiraren lanean tradizio handia zuen Muranoko familia batean hezia. Marietta eta bere neba Giovannik familia lantegia jaso zuten herentzian 1460an.[1]
Mariettaren lana ez da argi identifikatu, bere aitarenarekin gertatu den bezala. Hala ere, 1443 eta 1516 artean dokumentatutako beirazko hamalau pintoreetatik, bera eta Elena de Laudo ziren emakume bakarrak.[2] Ezaguna da 1480an «Rosetta perla»ren (Chevron ere esaten zaio) sortzailea izan zelako. Hamabi mutur zuri, urdin eta gorriko izar-diseinua zuen lana.[3]
1487an bere labea irekitzeko baimena lortu zuen, «bere obra eder eta bikainetan» lan egiteko.[1]
2020ko abuztuan, Simon&Schuster argitaletxeak haurrentzako liburua (4-8 urte) argitaratu zuen: A Thousand Glass Flowers: Marietta Barovier and the Invention of the Rosetta Bead, Ikustratzaile Evan Turk.[4]
Erreferentziak
aldatu- ↑ a b Syson, Luke (2001). Objects of Virtue: Art in Renaissance Italy. Getty Publications. p. 192.
- ↑ Syson, Luke (2001). Objects of Virtue: Art in Renaissance Italy. Getty Publications. p. 191.
- ↑ Meredith Small, Inventing the World: Venice and the Transformation of Western Civilization
- ↑ A Thousand Glass Flowers: Marietta Barovier and the Invention of the Rosetta Bead. .
Kanpo estekak
aldatu- Artikulu hau, osorik edo zatiren batean, {{{hizkuntza}}} Wikipediako «Marietta Barovier» artikulutik itzuli da. Izan ere, artikulu horretan aritu diren wikilariek GFDL edo CC-BY-SA 3.0 lizentziekin argitaratu dute beren lana.