Mariaren zazpi nekeak

Mariaren zazpi nekeak Andre Maria Doloreetakoaren adbokazioetako bat dira, Pietà eta Stabat Mater delakoarekin batera. Irudi ikonografiko ikusgarri batekin irudikatu ohi da, zazpi ezpata sastakaturik Mariaren bihotzean.

Zazpi nekeen irudikapena eskulturan, zazpi ezpatak Mariaren bihotzean. Miola herrian, Italian.

Andre Mariaren adbokazio hau Alemaniako Marinthal santutegian sortu zen, XIII. mendean. Bost izan ziren hasieran Ama Birjinaren min edo nekeak: Simeonen profezia, Jesus tenpluan galtzea, kartzelaratzea, gurutzean hiltzea eta errukia. Beranduago beste bi gehitu zitzaizkien bost horiei[1][2].

Zazpi nekeak aldatu

1. Simeonen profezia, edo Jesus aurkezpena tenpluan, Elizen Arteko Biblian azaldu bezala[3],

« Simeonek bedeinkatu egin zituen eta haurraren ama Mariari esan zion: «Begira, ume hau israeldar batzuentzat erorbide eta besteentzat altxabide izateko ezarria dago; eztabaida sortuko duen seinalea izango da, horrela guztien asmo ezkutuak agerian geldi daitezen. Eta zuri ere saminezko ezpatak zulatuko dizu bihotza» »

Simeonen profeziako azken esaldiko ezpatak dira ikonografiaren azalpena, hain zuzen.

2. Egiptorako ihesa[4]

« «Jaiki, hartu haurra eta ama, eta zoaz ihesi Egiptora. Egon han nik esan arte, haurraren bila ibiliko baita Herodes, hilarazteko» »

3. Jesus haurra tenpluan galduta[5].

« Jesusen gurasoak Jerusalemera joan ohi ziren urtero erromes Pazko-jaietan. Jesusek hamabi urte bete zituenean, jaietara joan ziren, ohi bezala. Jaiak amaiturik gurasoak etxera abiatu zirenean, Jesus haurra Jerusalemen gelditu zen, haiek jakin gabe. Erromeskideen artean zelakoan egun bateko bidea egin ondoren, haren bila hasi ziren ahaide eta ezagunen artean. Eta, aurkitzen ez zutelarik, Jerusalemera itzuli ziren bila. Hiru egunen buruan, tenpluan aurkitu zuten, lege-maisuen erdian eseria, entzun eta galde. »

4. Via Crucisean, amarekin topatzen da Jesus. Izatez ebanjelioetan agertzen ez den unea.

5. Jesusen gurutziltzatzea[6].

« Jesusen gurutzearen ondoan zeuden haren ama, amaren ahizpa, Maria Kleofasen emaztea, eta Magdalako Maria. Jesusek, bere ama eta honen ondoan maite zuen ikaslea ikusirik, esan zion amari: «Emakume, horra hor zure semea». Gero, ikasleari esan zion: «Horra hor zure ama». »

6. Jesus gurutzetik eraitsia[7].

« Honek [[[Josef Arimateakoa|Jose Arimateakoak]]] izara bat erosi eta, Jesus gurutzetik eraitsirik, izaran bildu zuen eta haitzean zulaturiko hilobi batean ezarri. Gero, harri bat irauliz, hilobiko sarrera itxi zuen. Magdalako Maria eta Maria, Joseren ama, non ezartzen zuten begira zeuden. »

7. Jesus hilobian ezarria. Markosen goiko pasarte berak kontatzen duen unea.

 
Adriaen Isenbranten 16. mende hasierako lanak. Nekeak ageri dira, Mariaren oinetatik, ezkerretan behean hasita, erlojuaren norabidean.

Erreferentziak aldatu

  1. «EODA - Bilaketa - EODA» www.euskaltzaindia.eus (Noiz kontsultatua: 2022-05-27).
  2. «Los siete Dolores de la Virgen María» www.aciprensa.com (Noiz kontsultatua: 2022-05-27).
  3. «Lk 2,22-38 - BIBLIJA.net - Biblia interneten» www.biblija.net (Noiz kontsultatua: 2022-05-27).
  4. «Mt 2,13-15 - BIBLIJA.net - Biblia interneten» www.biblija.net (Noiz kontsultatua: 2022-05-27).
  5. «Lk 2,41-52 - BIBLIJA.net - Biblia interneten» www.biblija.net (Noiz kontsultatua: 2022-05-27).
  6. «Jn 19,25-27 - BIBLIJA.net - Biblia interneten» www.biblija.net (Noiz kontsultatua: 2022-05-27).
  7. «Mk 15 - BIBLIJA.net - Biblia interneten» www.biblija.net (Noiz kontsultatua: 2022-05-27).

Kanpo estekak aldatu