Maria Withoos

Maria Withoos (Amersfoort, 1663ko maiatzaren 8a - 1699 ondoren) Herbehereetako margolaria izan zen, Herbehereetako Urrezko Arokoa, natura hiletan edo bodegietan espezializatua.

Maria Withoos
Maria Withoos bloemen in landschap.jpeg
Bizitza
JaiotzaAmersfoort, 1663
Herrialdea Herbehereak
HeriotzaHaga, 1699 (35/36 urte)
Familia
AitaMatthias Withoos
Anai-arrebak
Hezkuntza
Hizkuntzaknederlandera
Irakaslea(k)Matthias Withoos
Jarduerak
Jarduerakbotanika ilustratzailea eta margolaria
Lantokia(k)Hoorn
Genero artistikoalore-pintura

BiografiaAldatu

Matthias Withoosen eta Wendelina van Hoorn-en zortzi seme-alabetan bigarrena zen.[1][2]

Frantziarrek Amersfoort hiria mehatxupean izan zutenean 1672 urtean, Hoorn hirira, amaren jaioterrira, aldatu zen familia.[1][2]

Maria Withoos Johannes Brickelyrekin ezkondu zen lehenengo eta, hura hil ondoren, Dirck Knijp-ekin. Lehen ezkontzatik Johannes bere semea jaio zen 1696an eta bigarrenetik Matías semea 1699an.[1]

1694ko ekainaren 6an Maria eta bere ahizpa Alida Amsterdamen dokumentatuta daude, jaraunspen bat dela eta, notario publikoaren aurrean.[1]

LanaAldatu

Aitak margotzen irakatsi zion, Alida, Pieter, Johannes eta Frans-en "ahizpa/arreba" gisa izan zen ezaguna. Bereziki natura hilak eta paisaiak margotzen zituen.[1][2]

XVIII. mendean, enkante katalogo batean aipatu zuten, "antzinako loreontziekin, gustuarekin margotutako fruta eta loreekin eta kolore biziekin" margotutako bi parke ikuspegigatik eta XIX. mendeko enkante katalogo batean batean ere ageri da berak margotutako lore bodegoi batengatik.[1]

Gaur egun ez dira María Withoosen lan asko ezagutzen. 1990eko doktorego tesian, M. Schepperrek bere zortzi margolan deskribatu zituen; horietatik bakarra dago sinatuta: loredun loreontzia irudikatzen duen margolan bat, bilduma pribatu ingeles batean dagoena.[1] Lan batzuekin zalantzak daude, hala nola, Dortheumean (Viena) dagoen lore irudia RKDren arabera, Alida bere ahizparena izango litzateke.[3]

Mariak aitaren inizial berberak zituenez, baliteke hari egotzitako margolanen artean batzuk bereak izatea.[1]

ErreferentziakAldatu

  1. a b c d e f g h Maria Withoos in Digitaal Vrouwenlexicon van Nederland. Instituut voor Nederlandse Geschiedenis.
  2. a b c Houbraken, Arnold. (1718 [1976]). Mathias Withoos In De groote schouburgh der Nederlantsche konstschilders en schilderessen. , 187-189 or..
  3. RKD. [https://rkd.nl/en/explore/images/47941 Bloemen en planten met links een doorkijk naar een Italiaans landschap, ca. 1700 Possibly Alida Withoos Dorotheum (Vienna) 169. zk.. ].

Kanpoko estekakAldatu