Maria Sáez de Albéniz Bregaña

Politikaria

Maria Saez de Albeniz Bregaña (Iruñea, Nafarroa Garaia, 1966ko apirilaren 24a) politikaria da.

Maria Sáez de Albéniz Bregaña

Etxarri Aranazko alkate

Bizitza
JaiotzaIruñea1966ko apirilaren 24a (58 urte)
Herrialdea Nafarroa Garaia, Euskal Herria
Hezkuntza
Hizkuntzakeuskara
gaztelania
Jarduerak
Jarduerakpolitikaria
Sinesmenak eta ideologia
Alderdi politikoa Euskal Herria Bildu

2023ko ekainaren 17an Etxarri Aranazko alkate bilakatu zen, 2023ko udal hauteskundeetan, Euskal Herria Bildu koalizioaren hautagaitza gailentzearen ondorioz.[1] Aurreko bi legegintzaldian zinegotzi jardun zuen Mariak Etxarri Aranazko udalean.

Biografia aldatu

56 urte, Iruñean jaioa. 2 urte zituela bere gurasoek orduan ilegala zen San Fermin ikastolara bidaltzea erabaki zuten. UBI Principe de Viana Institutuan ikasi zuen. Bokazioa zuela eta, NUPen magisteritza ikasten hasi zen, bukatu baino lehen Irlandara bizitzera joan zen. 1988an Etxarri Aranatzera bizitzera joan zen arte. Jaso Ikastolan zerbitzuetako langilea da, Guaixe Fundazioan 12 urtez jardun ondoren. Etxarri Aranazko udaleko zinegotzi izan da azken bi legegintzaldietan, 2025-2019 eta 2019-2023. Oinarrizko Gizarte Zerbitzuetako Mankomunitateko lehendakaria eta Anitzartean kulturartekotasun Sakanako Mankomunitateko zerbitzuko Batzorde burua ere izan da.[2]

Erreferentziak aldatu

  1. «Hego Euskal Herriko alkateak 2023ko ekainak 17» EITB 2023-06-18 (Noiz kontsultatua: 2023-06-23).
  2. «EH Bilduko kideek beste hamar udalerrietako hautagaitzak berretsi dituzte Nafarroan» ehbildu.eus (Noiz kontsultatua: 2023-06-23).

Kanpo estekak aldatu