Maria Perez Larrinaga

merkataria

Maria Perez Larrinaga (Lekeitio) XV. mendeko merkataria izan zen.

Maria Perez Larrinaga
Bizitza
Jaiotzaezezaguna
Heriotzaezezaguna ( urte)
Jarduerak
Jarduerakmerkataria

Biografia aldatu

Martin Martinez Atxa merkatari eta ontzigilearekin egon zen ezkonduta, eta, harekin batera, bi etxe, bi karabela, lursail ugari eta diru kopuru handiak zituen; horrez gain, etxean erabiltzeko objektuak ere bai, hala nola zilarrezko koilarak eta katiluak, zilarrezko xingolak, “botonaduras e sortijas” eta beste bitxi batzuk. Zeukan botere soziala agerian jartzeko erabili zituen horiek.[1]

Andra Mariaren Jasokundearen elizan bere irudi eta bustoa aldatu

1506an Elvira Larrinagak, bere izeko, ondare handi bat eman zuen Santa Maria parrokian beirateak eta koruak eraikitzeko: “las vidrieras e choros”. Trukean, eskatu zuen obra horren oinean Maria Perezen irudia eta bustoa jar zitezela, ahalik eta debozio handienarekin irudikatuta, errosarioa eskuan hartuta:

“Lan horren oinean Maria Perezen irudi eta busto pertsonala jartzea, ahal den elizkoien, eskuan ustezko kontuak dituela." (“al pie de la dicha obra sea puesta la figura y busto personal de la dicha Maria Perez, lo mas devotamente que se pueda, con sus cuentas figuradas en la mano”). [1]

Hori guztia errotulu batekin batera:

“Idaz bedi, Maria Perez andreak berak, memorian ogasun eta ondasun, lan horixe egin eragin zuela." (“se escrybiese en commo la dicha donna Maria Perez, con su azienda e vienes por memorya, abia fecho fazer la dicha obra”).[1]

Proiekzio publikoa eta Maria Perezen memoria zituen helburu, eta horretarako, botere ekonomikoaren sinbolo argia zen lengoaia plastikoa erabili zuen. [1]

Erreferentziak aldatu

Bibliografia aldatu

  • Enríquez, J.; Hidalgo de Cisneros, C.; Llorente, A. y Martínez, A. (1992): Colección Documental del Archivo Municipal de Lequeitio (1514-1520), t. III. San Sebastián, Eusko Ikaskuntza, doc. 199, pp. 643-652.

Kanpo estekak aldatu