Maria Antonia Massanet Mayol

mallorcar irakaslea eta poeta

Maria Antònia Massanet (Artá, Mallorca, Balearrak, 1980ko urriaren 8a) mallorcar irakaslea eta poeta da.[1]

Maria Antonia Massanet Mayol

(2018)
Bizitza
JaiotzaArtà1980ko urriaren 8a (43 urte)
Hezkuntza
HeziketaBartzelonako Unibertsitatea
Hizkuntzakkatalana
Jarduerak
Jarduerakpoeta

Facebook: mariaantonia.massanetmayol Twitter: antoniamassanet LinkedIn: maria-antònia-massanet-41935534 Edit the value on Wikidata

Biografia

aldatu

Lehen hezkuntza Na Caracol HLHIn egin zuen eta Llorenç Garcias eta Fuente BHIn bigarren hezkuntza. Geroago, Literaturaren Teoria eta Literatura Konparatua ikasi zuen Bartzelonako Unibertsitatean, eta genero-ikasketen masterra egin zuen.[2]

Lan ibilbidea

aldatu

Bartzelonako Idazleen Gelan poesia-irakaslea da eta Kataluniako hizkuntza eta literatura irakasten du Kataluniako institutu batean.[3][4]

Gaur egungo literatura balearraren ahots inkonformista eta ikonoklastenetakotzat hartzen da.*

Bartzelonako La Poeteca poesia-zikloa koordinatzen du, eta Mallorcako PoésArt jaialdia antolatzen du.[4][3][5]

'Texturas' taldearekin elkarlanean, 'Latidos' ikuskizuna sortu zuen, Latido poemategian oinarritutako lana.[6]

  • Aves de rebaño (Adia argitaletxea, 2019)[7][8]
  • Kiribati (Adia argitaletxea, 2015)
  • Batec (Curbet argitaletxea, 2014)
  • Latido (2014)
  • El muelle del hueso (2012)

Poesia ere argitaratu du Lectora: revista de mujeres y textualidad (2007).[9]

Sariak eta aintzatespenak

aldatu
  • 2006an Art Jove saria irabazi zuen Disseccions emocionals katalanezko poesia-liburuarekin.[10]

Erreferentziak

aldatu

Kanpo estekak

aldatu