Mari Karmen Arregi Agirre

Politikaria

Mari Karmen Arregi Agirre (1968ko abuztuaren 21a) 2023ko ekainaren 17an Aizarnabalgo alkate bilakatu zen hirugarren aldiz, 2023ko maiatzaren 28ko udal hauteskundeetan, Euskal Herria Bildu koalizioaren hautagaitza gailentzearen ondorioz.[1][2]

Mari Karmen Arregi Agirre

Aizarnazabalgo alkate

Bizitza
Jaiotza1968ko abuztuaren 21a (55 urte)
Hezkuntza
Hizkuntzakeuskara
gaztelania
Jarduerak
Jarduerakpolitikaria
Sinesmenak eta ideologia
Alderdi politikoa Euskal Herria Bildu

Biografia aldatu

2007tik Aizarnazabalen bizi da Arregi, hasieratik "ondo egokitu" zen herrira. "Segituan hasi zen herriko hainbat mugimendutan parte hartzen: bertako produktuak kontsumitzeko azokak bultzatu zituen eta guraso elkartean sartu zen, besteak beste". Herri eskolako jangelan lan egindakoa da eta horrek ahalbidetu zion herritar gehiagorekin hartu-emana izatea eta herritarren beharrak ezagutzea.

Politikari ibilbidea aldatu

2011-2015 agintaldian zinegotzi lanetan aritu zen, eta ondoren herriko alkate jardun zuen. 2019ko urtarrilaren 31n jakitera eman zen EH Bilduk antolatutako parte-hartze prozesuan, Herriko Hauteskunde Batzordeak aho batez onartu zuela Arregiren hautagaitza maiatzeko hauteskundeetarako.[3] Hark "ilusioz eta indartsu" hartu zuen bozetara alkategai aurkezteko proposamena. Gainera, urteotan batutako esperientzia kontuan hartu eta erronka berriei aurre egiteko "gogoz" zegoela adinerazi zuen:

Herri parte-hartzaileagoa eta aktiboa eraikitzen jarraitzeko ahalik eta herritar gehienengana iritsi eta haien beharrei aurre egin nahi diogu.[4]

2019ko ekainaren 15ean Udalbatza berria osatzeko eta alkatea aukeratzeko udalbatzarra egin zuten Aizarnazabalen. Kargu-hartzean ez zen ezustekorik izan eta Mari Karmen Arregi (EH Bildu) aukeratu zuten alkate, koalizioko sei hautetsien botoekin.[5]

2023ko ekainaren 17an Mari Karmen Arregik berrartu zuen alkate kargua Aizarnazabalen, EH Bilduren aldeko sei botorekin eta EAJren abstentzioarekin. Udalbatzarra amaitzean, azken agintaldiko zinegotziek prestatuta eta herritarren babesean, omenaldi hunkigarria egin zioten Arregiri. Bertsoz amaitu zuten omenaldia:[6]

 
Mari Karmen Arregi, 2023.06.17

Omenaldiko bertsoak aldatu

Hirugarren aldia

onenaren bila

konpromiso handia

jarrera umila

lehenengoz jaso duzu

aginte makila

biderako laguntza

bihurtu dadila

Makila izan dadin

bideko laguntza

pauso denak zuzentzen

laguntzen diguna

gaurkoa da horretan

hasteko eguna

eta herritar denok

desio deguna.


Erreferentziak aldatu

Kanpo estekak aldatu