Margherita jauregia
Margherita jauregia (italieraz: Palazzo Margherita) Erroman kokatua dagoen jauregi bat da, gaur egun Estatu Batuetako enbaxada. Ludovisi rionean dago, Via Veneto karrikan.
Margherita jauregia | |
---|---|
![]() | |
Kokapena | |
Herrialdea | ![]() |
Italiako eskualdeak | ![]() |
Italiako hiri metropolitarra | Erromako hiri metropolitarra |
Muga-hiri | Erroma |
Koordenatuak | 41°54′24″N 12°29′27″E / 41.906734°N 12.490827°E |
![]() | |
Historia eta erabilera | |
Irekiera | 1890 |
Inaugurazioa | 1890 |
Arkitektura | |
Arkitektoa | Gaetano Koch |
Historia
aldatuVilla Ludovisi izan zen bertan baina Boncompagni-Ludovisi familiak diru arazo larriak izan zituen eta 1886an Erromako udalari saldu zizkion lurrak. Kasinoa soilik mantendu ahal izan zuen eta 1886an bertan jauregi bihurtzea erabaki zuen familiaren etxe berria izango zena. Piombinoko printzeak izanik Palazzo Piombino izena hartu zuen 1886 eta 1890 artean eraikitako jauregiak. Gaetano Koch izan zen arkitektoa. Diru arazo berriak izan zituen eta 1900 urtean Viktor Emanuel III.a erregeak erosi zuen alargundu berria zen bere ama Margarita Teresa Savoiakoa bizitzeko. 1926an hil zen arten bertan bizi izan zen eta jauregiak ere bere izena hartu zuen.
Hurrengo urteetan Benito Mussoliniren gobernuaren bulegoak egon ziren bertan eta 1946an Estatu Batuetako gobernuak erosi eta Erroman duen enbaxada bihurtu zen.